Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrogeigarren Kaleko Old English Tea Room-era, mesedez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.
Berrogeigarren kapitulua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 102. orr.
Apaizaren desditxarako, ordea, euri gozoa egin zuen izurriaren berrogeigarren egunean, baita hurrengo egunetan ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.
Berrogeigarren egunera hurbiltzen eta... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 173. orr.
Daviden erregealdiko berrogeigarren urtean. Elizen arteko biblia 1 Kro 26,31
Berrogeigarren urteko hamaikagarren hilaren lehen egunean mintzatu zitzaien Moises israeldar guztiei. Elizen arteko biblia Dt 1,3
Parisen eta Berlinen, handizki ospatua izan da Frantziak eta Alemaniak elgarren artean finkatu zuten hitzarmen bereziaren berrogoigarren urteburua. Herria 2003-01-28
Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren berrogeigarren urteurrena ospatuko da gaur goizean, Nafarroako Unibertsitatean. Berria - Kultura 2004-11-12
Merkatari haiek, gutxi gorabehera, ipar latitudeko berrogeigarren graduan egiten zuten beren bidaia, Txinako sartaldean dauden herrialdeetan zehar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.
Garai bertsuan (berrogeigarreneko hamarraldiaren hasieran) tesi honen aldeko azaldu zen Eisenstein bera ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.