Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botikak erabiltzeaz gain, beste hainbat neurri ere hartu beharko direla gogorarazi zuten atzo, [...]: berrogeialdiak, garbitasun neurri zorrotzak, gaixoak isolatzeko planak, batetik bestera mugitzeko mugak eta debekuak. Berria - Gaiak 2006-01-13
Berrogeialdiak ondo funtzionatu duela nabarmendu du Londresek, baina neurria aski ez dela dio. Berria - Harian 2005-10-25
Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik; berrogeialdia adierazten zuen bandera horia ikus zitekeen [...] bapore haren masta nagusian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Nigeriako agintariek etxaldea desinfektatzeko agindu dute, berrogeialdia ezarri dute eskualdean eta herrialdean abereen mugimenduak kontrolatzeko neurriak hartu dituzte. Berria - Gaiak 2006-02-09
Pneumonia atipikoa zabal ez dadin, gutxienez 470 lagun berrogeialdian jarri ditu Txinak. Berria - Gaiak 2004-04-27
Berrogeialdian zeukaten papagaia, eta H5 birusa atzeman diotela jakinarazi dute agintariek. Berria - Harian 2005-10-22
Jakina, berrogeialdian eduki dezakek bi hilabetez eta gero berrikuskatu: baina zer esango diek mundu guztiko gordailuei, jenerorik iristen ez zaiela ikusten dutenean? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.
Berrogeialdian egon beharra zeukaten, orobat, Frantziara iritsi orduko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.
-Bandera horia daukan hori berrogeialdian dagoen ontzia da. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.
Liburu gainean makurtuta egoteko berrogeialdia bertan behera utzi orduko begiztatu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 215. orr.
Eska lezake barkamenik espainiar gobernuak frankismoaren berrogeialdiarengatik? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.
Berrogeialdian jarri behar dira PSOEren asmo guztiak. Berria - Euskal Herria 2004-03-26
Balizko izurriari aurre egiteko birusaren kontrako botikak eta berrogeialdi sistema egokiak beharko direla gogorarazi dute. Berria - Gaiak 2006-05-03
berrogeialdia ezarri (5); berrogeialdian jarri (16); berrogeialdian jarri ditu (4); berrogeialdian jarri dituzte (4); berrogeialdian jarri zituzten (4); gobernuak berrogeialdian jarri (3)