Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen berria egiten saiatu, zaharra konpontzen baizik, zaharkitua berriztatzen; ez zituen oinarriak desegin, haien gainean eraiki baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
Airea berriztatu egiten du. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.
Dirurik ez dutela eta, barruko hainbat marrazki eta hainbat horma zahar berriztatu gabe daude. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.
Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen. Elizen arteko biblia 1 Kro 11,8
Eskola zaharra ezagutzen zutenak, harrituta utzi genituen ikastetxea nola berriztatu dugun ikusi dutenean. Berria - Euskal Herria 2006-02-15
San Damian eliza berriztatzeko harriak erosi zizkion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 468. orr.
Enpresen berriztatzeko ahalmena, izan ere, ingurune logistikoaren guztiz mendeko da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.
Nazioarteko lankidetza ere berriztatu zen garai berean, hainbat eratan gainera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.
Informazioak urtero berriztatzen dira, sail ezberdinetako datuak erantsiz. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Planen bat egiten aritzen zen beti: gizadia salbatu, Palestina juduei itzuli, familia bizitza berriztatu, ezkontzen antolatzea zientzia eta arte bihurtu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.
Espainiar kodea berriztatu eta 40 urteko espetxealdi laburtu ezina jarri zuten indarrean. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Estatu Batuetako Enbaxada itunaren mamia berriztatuz eta egokituz joango da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.
Mendearen bigarren erdian, bada, zeharo berriztatu du biologiak bere burua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.
Asak kultua berriztatu. Elizen arteko biblia 2 Kro 15,1 tit
Lankidetza berriztatu horren hiru forma aztertuko dira hemen: politika ekonomikoen koordinazioa, eskualde mailako erakunde bateratzaileen eraketa eta alde askoko erakundeen sendotzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.
Hauteskundeetan PSOEk erabili ohi duen doinu berriztatuarekin egin zuen sarrera aretora PSE-EEko buruak, gazteek txalo artean hartzen zuten bitartean. Berria - Euskal Herria 2006-04-08
Jundizko gune berriztatua inauguratu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-07-20