Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasiera berriak baimendu eta exijitu egiten dituzte hondakinek; Bilbo eta Ezkerraldea ziren Euskal Herrian hondakinetan aberatsen, eta ondorioz eskualde horiek dira orain berriztapen ugarien izan dituztenak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.
Kreazioaren eta munduaren berriztapenak beharrezko duelako elkarren bila dabiltzan baina elkarren aurkako asmoak eta bizi-erritmo desberdinak dituzten pertsonen artean sortzen den tirabira hori. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.
Lemoako lantegiaren berriztapenak eragin du etekinen murrizketa. Berria - Ekonomia 2004-04-24
Apaiz pobretxoari begirunez agur egin ondoren, salmentako dirua eskaini zion, elizaren berriztapenerako eta behartsuen premietarako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.
Jainkoak Apocalipsiko tesoroaren giltza eman ziola esan zuen; giltza honekin giza generoaren berriztapena egingo zuela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Otoitza Israelen askapen eta berriztapenaren alde. Elizen arteko biblia Si 36,1 tit
Hala, zientzia, teknologia eta berriztapenerako Europako esparruan erabat txertatzea eskatzen du, eta Europako VI. programa markoan eta hurrengoetan era aktiboan parte hartzea. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Egun honetan lehen eta bigarren kontenplaziotzat tenpluan aurkeztea hartu eta ihesa, Egiptorako desterruan bezala; eta bi kontenplazio hauen gainean bi berriztapen egingo dira, bost zentzumenak haietara ekarriz, aurreko egunean egin zen bezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 95. orr.
Hiru elizen berriztapen lanak eta Frantziskoren ermitau-bizitza 1206tik 1208ra luzatu ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.
Horrelako artxiboak berriztapen laborategian tratatzen dituzte. Berria - Kultura 2004-09-08
· Aldian-aldian leihotik begiratzen nuen bide ertzeko pagoen, haritzen, haginen, gaztainondoen kolore-berriztapena gozatzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.