Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alarma gehiago ari dela sortzen baliabide berriztagarrien -arrantza, basoak, edateko ura, etab.- agortzeagatik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
Aipatzekoa aurtengo Expo hau energia berriztagarriei eskaini zaiela eta zenbaitek ildo horretan sartu dutela euren erakustegia. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.
Energi iturri fosilak erabili ahal izango lirateke, horien ustiapenaz lortutako etekinetatik zati bat haien ordezko energia berriztagarriak, esate baterako eguzki-energia, jorratzera bideratuko balitz. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
Proiektu ekarleen harreraz, Garazi-Baigorriko Zabaldu batasunaz eta indar berriztagarrietaz mintzatu da Jean Louis Harignordoquy. Herria 2004-03-25
Erregai berriztagarritzat hartzen da biodiesela. Berria - Gaiak 2004-12-31
Zenbateraino hel daiteke iturri berriztagarrietatik ateratako energiaren ehunekoa? Berria - Harian 2006-02-18
Energia iturri berriztagarriak, gutxinaka-gutxinaka, baliabide energetiko tradizionalen lekua hartzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Baliabide berriztaezinak erabiltzen diren neurrian, horien izakinen murriztea alternatiba berriztagarriez konpentsatuko da. Zornotza Bizirik taldeak azpimarratu duenez, Boroa auzoan jarritako ziklo konbinatuko zentral termikoa ez da enpresa berriztagarria. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.
3.400 Megawatt modu berriztagarrian ekoizteko asmoz. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Estatu Batuek berriztagarrien alde apustu handia egingo dutela uste du. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Proposamenaren xedea 2010ean energiaren %15 berriztagarria izatea zen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.
Berriztagarriak ez diren baliabide naturalak kontu handiz erabili behar ditu gizarteak. Berria - Gaiak 2004-04-07
baliabide berriztagarrien (4); berriztagarrien alde (3); berriztagarrien alorrean (3); energia berriztagarri (3); energia berriztagarriak (26); energia berriztagarriek (3); energia berriztagarrien (30); energia berriztagarrien alorrean (3); energia berriztagarrietan (8); energia iturri berriztagarriak (4); energia iturri berriztagarrien (3); iturri berriztagarriak (7); iturri berriztagarrien (3); iturri berriztagarrietatik (6)