Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berritze 1 iz berri itxura hartzea edo ematea; zerbaiten ordez haren kideko berria jartzea.

Eguraldiaren gorabeherak, ilargiarenak bezalaxe, berritze, goratze, betetze, beheratze ilargiaren ohiko hazte-estutze horiek denak ageri dira emakumearen oinpekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Ur-emariak, isuri ahal izateko, aldats-behera behar duen bezala, horrela behar du Bestelako Komunikazioak ere kodeen berritzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

Neurri batean, ikasketa planen berritze honek krisialdi bati erantzuten dio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

Jadanik hainbertze buruhauste eragin dizun kontu itsusiaren berritzea zenuke azkena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 26. orr.

Haiti-n Aristide baztertua izana da eta, agian, hemendik goiti, erresuma triste horrek hartuko du bertze bide bat berritzeari buruz.  Herria   2004-03-18

Berritze zenbait egin dituzte Sotoan lanaren errexteko, hobetzeko eta lur batzu ere erosi gazteen plantatzeko.  Herria   2004-02-26

Eskatzen zigun berritze espirituala ez zen, euskal hiztunontzat, etorkizunerako bidea, oinarrietara itzultzea baino: iraganean dugu, nonbait, etorkizuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Berritze demokratikorako formulak bilatu behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berritze-prozesu horren erritmoa, harrigarria badirudi ere, ez da konstantea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Berritze obrak luze joan dira.  Herria   2001-11-15

Frantziak berritze plan oso bat behar duela agerian utzi du.  Berria - Kirola   2004-07-06

San Damian elizaren berritze lanetan jo eta ke ari zenean, eliza hartan argiontzia etengabe piztuta egotea nahi zuenez, olio eske ibiltzen zen hirian zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Sarako elizdorrearen berritze gastuen estaltzeko.  Herria   2005-07-21

«Berritze ofentsiba» bat iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barneak berak, gela berritze eta tresna eroste, hiru miliun euroz goiti gosta dira.  Herria   2002-09-19

Udaberriko odol berritzeak dakartzan doloreak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan, neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan, Azazkal berritzea, narrastien larru berritzea bezala, gu izaki dilubioaz aurrekoekin lotzen gaituen aztarna bat da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Talde lana kontsidera daitekeen hitz berritze hori gutako batek hartzen badu bere gain.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 140. orr.

Ez da harritzekoa Perelmanek eta bestek XX. mende erdialdean erretorikaren omen-berritze alde hasitako lanean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Obra berritze hortan lau herritarrek lan egin dute kitorik, gehienak erretretan izanez.  Herria   2005-09-29

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Deforestazioaren errua nekazariei botatzen diegu eta haien esku uzten ditugu baso-berritze lanak.  Berria - Gaiak   2004-05-02

5 bihotz-berritze

Bihotz-berritzea, eukaristia eta gorespena dira gutunaren bigarren zatiko gai nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Frantziskok elkarrekin lotzen ditu legendunak zaintzea eta anaien bihotz-berritzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 541. orr.

Bihotz-berritzeak egoera berria egiteetan agertzea eskatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Izan ere, bihotz-berritzearen hasieran, gizakiak oraindik ohiko gozamenei eta atseginei itsatsirik jarraitzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Penitentzia hitzak badu bestelako esanahirik ere, inola ere gorputz-mortifikaziora mugatzen ez dena: Ebanjelioko "metanoia" edo bihotz-berritzearekin loturik dago, eta hala itzuli da askotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus