Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berritsu1 (orobat berritxu g.er. eta barritsu g.er.) 1 izond asko hitz egiten duena, berriketan jardutea atsegin duena. ik hitzontzi.

Izan ere, jende errebelde, berritsu eta liluratzaile asko dago, judu-jatorrikoen artean batez ere.  Elizen arteko biblia   Tt 1,10

Beldurgarria bere hirian gizon berritsua; neurribako hitz-jarioa higuingarri bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Si 9,18

Aldapa hareatsua zaharraren oinentzat bezala emazte berritsua senar lasaiarentzat.  Elizen arteko biblia   Si 25,20

Oso morroi berritsua zen Safak Bebek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Judeako arlote berritsu baten erlijioa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Kontalari trebea baina ez kontakatilu berritsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Areago zen hitz gutxikoa ezen ez berritsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra, eta gogoko zituenekin, berriz, erabat berritsua, ikaragarri xarmagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Harryri ezinezkoa gertatzen zitzaion eskoletara garaiz iristea, beti zegoelako jendetza berritsu batez inguratuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Askotariko makinak ikus daitezke BECen, baina batez ere prototipo bizidunek erakarri dute bisitarien arreta: dinosauro berritsuek, ibilgailu mikroskopikoek eta antzerakoek.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

2 irud/hed

Ez zizun graziarik egin erizainen txurtxur berritsuak, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Bero egiten zuen eta aurpegi berritsuz eta izerditsuz bete-beterik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 247. orr.

Nire hainbat burutazio eta aipamen txirikordatu ditut ametsarekin batera, eta ez kontakizunaren haria eteteko dudan joera berritsuarengatik bakarrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Hedabideen erretolika berritsuek baliogabeko edozer gauza modernitatearen sinbolo gorena bihurtzeko duten erraztasun arin beraz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

Kontrajartze honek, horregatik, ez du azalkeria berritsuaren alde hitz egiteko beharrik herrikoitasunaren handigurazko izenpean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Xabier Laka eskultore adiskideari ikasia diot, autobus bidaia berritsuetako batean, metaforaren honako definizio hau: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 7. orr.

Itzal berritsu eta hitzontzi huts bat edukitzea bezala zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gozo eta berritsu hartu ninduen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 13. orr.

Asko pozten naiz zu hain berritsu ikusteaz.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.

Berritsu jardun du gizonak, eta bere hitz-jario oparoa aberriaren laudatzera bideratu du, batik bat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

Hainbeste agiri eta hainbeste elkarrizketa, berritsu dabiltza aspaldion gure mutilak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Bereziki berritsu dago Charly gaur.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

Txakolinaren efektuak ere lagundu zion berritsuago agertzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Gero eta berritsuago atzematen nuen neure burua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 203. orr.

Muturik gelditu ziren haien mihiak, baina berritsu heldu ziren haien paperak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

4 (izen gisa)

Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,18

Ez eztabaidatu berritsuarekin, ez bota egurrik haren suari.  Elizen arteko biblia   Si 8,3

Ez dakit zergatik izan nintzen berritsu haietako batengana joateko bezain ergela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Berritsu hutsa da, nekatu egiten baitzaitu azkenerako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

5 mari-berritsu izond adkor

Gaixotasuna argi zegoenean, baztanga edo alborengoa esate baterako, berak antzematen zion, eta auzoko mari-berritsuek ere bai, eta edonork.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berritsua zen (4); oso berritsua (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus