Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesu Kristo gure Jaunaren ondotik Eliza kudeatzen duen boterea, Jesus Jaunak berak duela berritan ezarri. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Horrela egona nintzen behin edo behin hasieran, maitemindu berritan, leiho horietara begira euripean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.
Kondearen emazteak bi ume galdurik zituen sortu berritan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 148. orr.
Orain hilabete batzuk, Gianni Agnelli hil berritan, Fiateko industria-gizon ahaltsuari buruz galdetu zioten Nanni Moretti zinegile, aktore eta gidoilari ezkertiarrari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.
Ama bihurtu berritan, beraz, edozerk beldurtzen ninduen: negarra entzuteak bezala, negarrik ez entzuteak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 76. orr.
Hirira etorri berritan, hoteleko kafe-tokian zegoelarik, zigarro turkiar bat erretzen [...] gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.