Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrirakurtze iz berriro irakurtzea.
Berrirakurtze horren arabera, zientzia-ikerketaren joanetorrian anomaliek [...] jokatzen duten rol epistemologikoa ahaztu egiten da, eta horrela zientzia-garapena faktore sozialen emaitzetara murrizten da. Berrirakurtzeak testuari freskotasuna kentzen dio apika, baina adieran sakontzeko aukera ematen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Irakasleak euskal literaturaren berrirakurtzeari buruzko zerbait esan du orduan, inork ulertu ez dion zerbait antologia gore bati buruz, eta kirioak airean atera da gelatik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.