Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrirakurri, berrirakur, berrirakurtzen du ad berriro irakurri.

John Berger ari naiz irakurtzen eta berrirakurtzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.

Haurrentzat idatziak zituen liburu gehientxoenak irakurriak eta berrirakurriak genituen.  Berria - Kultura   2004-12-05

Iratzarri naiz, eta berrirakurri dut karta.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Berrirakur zeure gutuna: bada hor perpaus bakoitzean salatzen zaituen halako ordenamendu bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Astebete eman zuen eskuizkribua berrirakurri eta zuzentzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Gero, komuneko gelaxka batera sartu, komunontzian eseri, eta hainbatgarrenez berrirakurri dut Dabiden telegrama.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 254. orr.

Gutuna berrirakurtzeko astirik ez: doi-doi azalean sartu, itxi eta eman.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.

Aldika, hainbat liburutan irakurriak nituen zati umoretsuak berrirakurtzen nituen, edo, bestela, aipuak kopiatzen nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Baina utziko dizuet, komeni da etsaiaren klasikoak berrirakurtzea noizean noiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.

Geroztik arretaz berrirakurri ditut atal batzuk; oraingoz saiatzerik pentsatzen ez dudan kapituluak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Angel Errok kultura jasoaren eta herri kulturaren arteko bidegurutzean sortu ditu bere poemak, klasizismoa berrirakurtzeko estetika eta poetika berri bat proposatuz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Ebanjelioa bizitzaren konkretutasunean berrirakurri eta gizartearen baitan bizi, gizarteko azkenekin bat eginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Joskera ezinago astuneko bi gutun teknologismoz josi haiek berrirakurriz, ez nuen lortzen duda bat isilarazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurri eta berrirakurri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus