Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parisen aurkitutako zirriborroetatik Ivonne Blakek berrinterpretatu du Daliren mundua, margolariaren estetika. Berria - Kultura 2004-08-24
Wesseltoftek ez zuen Chick Coreak duela 30 urte Fender Rhodes zorioneko piano elektrikoarekin egindakoa berrinterpretatu baino egin. Berria - Kultura 2004-07-17
Rigolak tragedia berrinterpretatu du, aztertzeko, begiratzeko, ea posible den, ea badagoen tokirik etikarentzat politikak dena nahasten eta menperatzen duen garaiotan. Berria - Kultura 2004-08-06
Dekretuaren lau puntu baliogabetu dituzte epaileek (15.1, 18.3, 21.1 eta 23.1); beste bi berrinterpretatu dituzte (22.1, 22.2). Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Deskribapenetan erabilitako terminoak batere zorroztasun zientifikorik gabe ezarriak daude, eta horrenbestez, berrinterpretatu behar da haien lekukotasuna. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.
Bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea, hitzok bere gisa, eta uneko bere interes eta obsesioaren argitara, berrinterpretatuko zituen arte. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.
Pello Irazu (Andoain, 1963), Iruñeko Moises Perez Albeniz galeriara itzuli da, eta bertako espazioa berrinterpretatu du. Berria - Kultura 2006-03-28