Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrindartze iz berriro indartzea.
Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari, zuzeneko finantzaren berrindartzea jarraitu zitzaion 1990eko hamarraldian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Pena da azken txanpan baino ez gertatzea berrindartze moduko hori. Berria - Kirola 2004-06-16
Igoera horren arrazoiak «barne eskarian eta industriaren berrindartzean» bilatu behar direla azaldu zuen Joaquin Otxoak. Berria - Ekonomia 2004-07-28
EBZk adierazi berri du interes tasa apalek eskariaren berrindartzea errazten dutela. Berria - Ekonomia 2004-04-28
Donostiako gertaerek besterik gabe kale erasoen berrindartzearen seinale ez dutela zertan izan. Berria - Euskal Herria 2004-08-14