Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrikustearren adlag berrikusteko.
Jakina, urrea bilatuko nuela: ez aberastearren, baizik giza trebetasun berri bat lantzearren; lurra, airea eta ura bizi ziren bazterrak berrikustearren, amildegi egunean-egunean zabalago batek bereizten baininduen haietatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.
Leiho aldera bihurtu nuen berriz burua, emakumearen zorioneko begirada ez berrikustearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Koadernoa eta paperak hartu ditu eskuetan berrikustearren, eta, dena bere tokian utzitakoan, motorra piztu du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 43. orr.