Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berrikusi ditut duela zenbait urte ikusiak. Herria 2001-05-31
Hogei urteren buruan elkar berrikustea: ez nuen nik hura inondik inora espero. neure gela parean umetan izandako txapitulak, tximiniak, teilatuak, denak berrikusten nituen, gardenki. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.
Irudimenaren bidez ikustea eta oroimenaren bidez berrikustea da idazkuntzaren ondarea. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.
Goianeko katutxo beltza, hortaz, ez dut sekula berrikusiko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 143. orr.
Enperadorea -munduko espiritu hau- begiztatu dut zaldiz hirian zehar ibiliz bere tropak berrikusten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.
Olazabaldarren jauregia berrikusi nahi nuen, Azkaineko bide ertzekoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 380. orr.
Aurkitu dut berriro gizona eta berrikusi Cour de Romen eta Saint-Lazare geltokiaren aurrean. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 23. orr.
Bossueten teologia ongi ezagutzen zuen, nahiz berrikusia ere zuen Dugueten bidetik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.
Lehen bertsioa [...] Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da; ondoren Fontes franciscani-ko testuaren arabera berrikusi da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.
Arrazoimen praktikoaren kritika da argitaratutako liburua, Ibon Uribarrik euskaratu eta Joxe Azurmendik berrikusia. Berria - Kultura 2006-01-11
Azpimarratutako pasarteak berrikusi nahi zituen. «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.
Tomas Aragues konpositorea arduratu da aukeratutako obrak berrikusi eta zuzentzeaz. Berria - Kultura 2004-11-25
Politika hau sekula ez zen berariaz berrikusi. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Protestantismoaren bi asmatzaile nagusiek kentzen zizkioten Estatuari erlijioaren gain jarriak zituen bere oinarri teologikoak eta, ondorioz, Estatuaren eta Elizaren harremanak berrikusi behar ziren osoki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.
Internetez artxiboak trukatzea delitutzat hartzeko, lehenengo eta behin, jakintza eskubideen gaineko kasu guztiak aztertu eta berrikusi beharko lirateke. Berria - Gaiak 2004-08-21
Bost urtean behin berrikusiko da finantzaketa sistema. Berria - Euskal Herria 2006-03-04
Kontzentrazio-esparruek, gas ganberek ez zituzten gizaki saldoak akabatu, gizatasuna bera suntsitu eta ukatu zuten, Hanna Arendt-en hitzetan, eta hori posible, gertagarri egin zuen kultura, Gyorgy Kovesen bizipenak gertatzea ahalbidetu zuen zibilizazioa berrikusi eta berdefinitu behar da. Berria - Kultura 2004-02-28
Egoera berri horretan, hortaz, askatasunaren eta berdintasunaren kontzeptuak berrikusi egin behar izan dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.
Ikuspegi horretatik berrikusi egin beharko ditugu gure aurreko usteak zibilizazioen raison d'être delakoari buruz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.
"Egia", "errealitatea", "ezagutza", "razionaltasuna"... horiek guztiak berrikusi egin beharko dira ZTG ikasketek aurkezten diguten zientziaren irudi berriaren eskutik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.
Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
Orduan berrikusiko direlako 2004ko kontuak. Berria - Ekonomia 2004-12-05
Liburuak agertuko du nola mantendu osagai bakoitza: teilatua noiz berrikusi, hodiak noiz ikuskatu. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Fundizioko inperfekzioak lijekin eta limekin berrikusi eta txukuntzen dituzte horretarako prestaturiko mahaietan. Berria - Kultura 2004-12-17
Arabiar mundua berrikusiko da Artelekun. Berria - Kultura 2004-03-03
ZTGren barruan kokatzen diren zenbait egilek errealitatearen rol epistemologikoa berreskuratzeko eginiko saioak (era berrikusian bada ere) jarrera koldartzat jo dituzte ZTG barruko zenbait mugimenduk. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.
behin berrikusiko (3); berrikusia izan (3); berrikusteko aukera (5); berrikusteko eskatu (4); emaitzak berrikusteko (3)