Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mukizapia berriki asmatua da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.
Dantza jauzi ederrak eskainiz, batean ohikoak, bestean berriki asmatuak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.
Berriki iragan da, Sarako Herriko Etxean, Jakintza elkartearen biltzar nagusia. Herria 2001-03-01
Poliki doakion artista bat naiz, eta berriki bete ditut hirurogeita bost urte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.
Fisikoek berriki materiari buruz egin duten deskribapenaz oroitu da: osagaiek kristal zoragarriki ederrak marrazten dituzten arren, materiaren bihotza hutsune bat omen da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 112. orr.
Berriki egin diren esperimentuek erakutsi dutenez, egia da eskeletoak kaltzio puska bat galtzen duela loan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.
Ikusmena berriki berreskuratu duten guztiek izaten dituzte, ia salbuespenik gabe, halako zailtasunak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.
Hamalau hilabete geroago June hil zenean, hiletan, Tomek jakinarazi zidan Aurora berriki itzulia zela umea berreskuratzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
Michel Fielden inguruan bilduak ziren politikari batzu: Nicolas Sarkozy, Noel Mamère, Jean Pierre Chevènement, Claude Allègre eta Christine Boutin anderea, horiek profesionalak eta gero bertze lau, politikan berriki sartuak. Herria 2001-06-07
Emakume berriki ezkonduak, eta pobreak, aholkuak eman eta josleak gomendatzen ahal zizkienak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.
Mapak zein beste lagungarriak berriki ingelesez atera den argitalpenari zor dizkiogu: Francis of Assisi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.
Berriki frantses telebistak erakutsi baitizkigu Frantzia Iparreko Somme eskualdean uholdeak egin desmasiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.
Hori, edo zerbait aski antzekoa, irakurri izan dut berriki nonbait. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.
Malikaren ahizpa gaztea den Myriamek gutuna idatzi du berriki egunkarietan, ahizparengatik prentsan esan direnak asaldatuta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 78. orr.
Bilbon ere gauza bertsua gertatu zitzaion berriki bi urte zituen Alazneri. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.
-Alargundu egin da berriki -esan diot-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 117. orr.
Aita Villasante, garai hartako Euskaltzainburua, orain berriki hil izan dena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 199. orr.
Berriki arte, ezinezkoa izan zen hari oldartzea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.
Eta nekez irakurtzen, ez baitezpada mintzaira arrotz zaidalakotz [...] baizik berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 14. orr.
Berriki arte azkar egon da heben eüskara. Herria 2001-10-11
Denboraren buruan, 1975-an, arras berriki beraz, egundainokotan Korsika bi departamendutan paratua dute, bainan lehengo bi izen heiek berriz hartu gabe. Herria 2003-01-28
Berrikiago [...] Thélot txostenak deplauki dio hauxe: lehen mailean berean ingelesa erakatsi behar zaiela haurrei bigarren hizkuntza bezala. Herria 2005-01-20
Autopsietan eta, berrikiago, pertsona bizietan egindako zuzeneko miaketen ondorioz, ezagupen asko dago gaur egun garun-azalaren antolamenduari buruz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Beste proposamen bat, berrikiago egina, usainen sailkapen batean oinarritzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Seven bridges road kantua bera Iain Matthewsek, The Eaglesek, Joan Baezek eta berrikiago Dolly Partonek abestu izan dute, eta gaur egun generoaren klasiko bat da. Berria - Kultura 2006-03-30
Frango gaztea, orain duela 3 milioi urte itsasotik ateraia baita lehen sumendia eta bigarrrena berrikiago. Herria 2001-11-08
Touretteren sindromea, oso berriki arte, nabarmenki gutxi diagnostikatua eta ezezaguna zen, baita medikuen artean ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.
Eta denboraren buruan, 1975-an, arras berriki beraz, egundainokotan Korsika bi departamendutan paratua dute, bainan lehengo bi izen heiek berriz hartu gabe. Herria 2003-01-28
Barne dira 77 laborari eta berri berriki sartuak dira hamar bat. Herria 2001-05-24
Berri berriki ikusia dugun prefetari hori diogu erran, berdin berdina gure bidean kausitzen ditugun kargudun guzier. Herria 2003-02-20
Lehen harria berri berriki pausatua izanik, eraikiko diren 84 egoitzetarik jada berrogeita bost salduak dira aitzinetik. Herria 2003-06-05
Ihiziko xakurren besta: ez ahal da nehor horren berri ere entzun ez duenik berri-berriki. Herria 2001-07-05
aurkeztu du berriki (3); azaldu du berriki (3); berri berriki (5)
berriki agertu (5); berriki argitaratu (9); berriki argitaratu den (3); berriki argitaratutako (5); berriki arte (43); berriki askatu (3); berriki atera (6); berriki bildu (4); berriki egin (9); berriki egindako (20); berriki eginiko (15); berriki eman (5); berriki esan (7); berriki euskal herrian (3); berriki ezkondu (3); berriki gertatu (3); berriki hartu (3); berriki hartutako (3); berriki hil (8); berriki hil den (3); berriki hildako (7); berriki idatzi (3); berriki idekia (3); berriki ikasia (3); berriki ikusi (7); berriki iragan (6); berriki iragan da (4); berriki izan (6); berriki izandako (3); berriki kaleratu (4); berriki kaleratutako (3); berriki onartu (3); berriki oraino (7); berriki plazaratu (3); berriki plazaratutako (4); berriki proposatu (3); berriki proposatu duen (3); berriki salatu (4); berriki sortu (4); berriki sortua (3); berriki zabaldu (3); berriki zendu (3)
egin ditu berriki (3); egin du berriki (4); egin dute berriki (3); eman diote berriki (3); eman du berriki (5); erakundeak berriki (3); esan du berriki (9); gobernuak berriki (3); izan da berriki (7); jaso du berriki (3); nahiz eta berriki (3); orain berriki (5); oraino berriki (4); unibertsitateak berriki (3)