Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berriketagai 1 (orobat berriketa gai) iz hizketagaia.
Bada hirugarren bat, liburu hau hastetik amaitzera hamaika aldiz berriketa gai izan duguna eta orain gutxi zendu dena. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 11. orr.
2 (adizlagun gisa)
Soilik haur bakartiek eusten diote guztiz euren maite-suari: gainerakoek beren sentimenduak hartzen dituzte berriketagai elkartzen direnean, lagun artean elkarri barrena zabaltzen diote, maitasunari buruz asko irakurri eta aditu dute, eta badakite guztion patua dela. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.