Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbildu nintzaion eta "Niri ere gustatzen zait nobela beltza" esanez hasi nuen berriketa. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 107. orr.
Hitz egiteko gogorik ez; ezta inoren berriketak entzuteko ere. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 112. orr.
Utz ditzagun berriketak eta goazen barrura. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.
Bukatu dira berriketak. Berria - Kirola 2004-02-10
Berriketa horien berri izan nuelarik, protesta egitera joan nintzaion, eta gaizki portatu zela esan nion. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 90. orr.
Ez, gero, ni amorrarazi halako berriketarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
-Amaitu dituk berriketak. bidea erakutsiko geniela berriketak utzi eta berehala abiatzen baginen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 133. orr.
Ez da berriketa, gero! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Berriketa, berriketa dena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.
Berninger jauna oso itxia zen, eta berriketa gutxi erabiltzen zuen beti. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.
Astia nahikoa eta sobera zuten berriketarako, txantxetarako, gerorako asmoetarako. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.
Berriketa batean aritu naiz dozena bat orrialdetan, baina nire asmo bakarra, orain arte, irakurleari neure burua aurkeztea izan da. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.
Bueno, nahiko berriketa egin diagu. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 65. orr.
Bidean bi mutiko hurbildu zitzaizkidan, bart iluntzean bezala, gidari lanak eskaintzeko, edo berriketa egiteko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.
Berriketa dabil hiruren artean: txisteak, irainak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.
-Berriketa gutxi niri! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.
Tenientea, berriketa gutxiko gizona baitzen, laburbidez aurkeztu zidan Zuzendaria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Berriketa pixka bat egin ondoren mugaz bestaldera eramateko eskaini zitzaien gizon bat. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.
Izan ere, berriketa ugari dago kontu horren inguruan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 142. orr.
Berehala hasi da berriketa auzokoen artean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.
Ez zegoen berriketarako. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.
Behin baino gehiagotan bide bazterrera bihotza estutzeko moduan hurbildu ondoren, ama-alabek ez zuten berriketarako gogo handirik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.
Berriketa gutxi eta festa gutxiago izaten zen igandea arte. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 112. orr.
-Benetan ari nintzen, baina berriketa hutsa ere bazen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 209. orr.
Jangela saltxitxa frijituen usain gozoaz eta jendearen berriketa alaiaz betea zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 166. orr.
Berriketa eta hizketa alfer gehiegi sustatzen dute. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.
Badakit nire berriketa aspergarri honekin gogaitu egiten zaitudala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 115. orr.
Egitura mailari dagokionez, berriketa informaletik hurbilago dago chata bat-bateko bertsoa baino. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.
Haien berriketa etengabeak esnatu egiten ninduen beti. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 98. orr.
Kontuak horrela, Aitor, Mikel eta Gorka berriketa bizian ari ziren, erran nahi baita, jendea larrutzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.
Hor ari da, mahuka-hutsik, barraren kontra jarrita, Cowley zinegotziarekin berriketa sakonean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 186. orr.
Hausnarketa bakartian nahiz taldekako berriketa lasaian. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Zenbait edari edan eta apur batean berriketa atseginean jardun ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.
Ligugnanako taldetxo oso bat zebilen alde hartatik, pauso arinez, eta berriketa urdurian. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 154. orr.
Denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera, alberdanian aritzeko jaidura. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 141. orr.
Buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.
Etengabeko berriketak baizik ez gintuen salbatu nerbio-gerra erabatekoa bihurtu ahal izan zen kinka hartatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.
Amaigabeko berriketen artean bizi izan zen, auzoko eskandalurik txikienak ere zertan ziren jakitun, inguratzen zuten ahotsen alarau etengabeak buruan durundika zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Ez da hemen bilatzen, agerikoa denaz gaindi, beste diskurtso baten erdi-isileko berriketa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.
Berriketa-iturri guztiak agortzen zituztenean, denek elkarri esku eman [...] eta irlanderaz despeditzen ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.
Aise entzun zezakeen haiek zerabilten berriketa-hots arin bizia, esaldiak airean zintzilik ebatsiko balituzte bezala amaigabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.
Bi pordiosero berritsu ziren, bi aingeru erori lurrean dandarrazka, zein bere berriketa-hariari lotua. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Gizakiaren berezko berriketa-gogoa ezin eten daitekeen iturria denez [...]. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 24. orr.
Interneteko chat edo berriketa-guneak, edo soineko telefonoen S.M.S. delakoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.
Kezka gehiegik amesgaiztoa dakar, eta hitz-jarioak zoro-berriketak egitea. Elizen arteko biblia Koh 5,2
Izan ere, gaur gaztea izatea ez da berriketa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.
Angelek arrazoi zuen horretan: bideak, errepideak, ez zeuden berriketarako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.
Jendea berriro berriketan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.
Berriketan eta erretzen, hantxe segitu genuen besteok. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Bidean berriketan joan ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.
Edozein gairi buruz sutsu berriketan ari ziren taldeak desagertuak ziren. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.
Bazkalondoan, berriketan eta kantuan aritu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 190. orr.
Leihotik leihora ari dira berriketan, ozen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 167. orr.
Hementxe ari gara elkarrekin berriketan, lagunak bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.
Ferroformara, beraz, bezeroekin eta hornitzaileekin berriketan aritzera dator. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Berriketan jardun dugu pixkatean mediku jaunak eta biok buruz buru, berriketa serioan, oso serioan. bada ere, tresneria prestatzen dabiltzan langileekin jardun dute berriketan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Berriketan dihardute, txantxa-kontari, eta barreari ematen diote. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.
Ama Margotekin berriketan hasten da, jakin-mina dut eta entzuten hasten natzaie. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Nonahi ikusten da gehiegi edaten duten nazioak aski ongi moldatzen direla borrokan, eta ez direla berriketan ibiltzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.
Askok ez diete jaramonik egiten, beste batzuk, berriz, eurekin gelditzen dira, berriketan. Berria - Kirola 2006-03-12
Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 130. orr.
Besteek begiratu eta berriketan jarraitu zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 217. orr.
Ez zion hala ere Romanisches kafetegian goizeko lauak arte prostitukekin berriketan egoteari utzi. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.
Arrazoi bezala esaten nuen berriketan egitea emakumeek berezko gauza dutela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.
Hirekin ez zagok berriketan ibiltzerik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.
Berriketan denbora galtzen duzun bitartean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 208. orr.
berriketa alaian (4); berriketa batean (5); berriketa bizian (3); berriketa eta aitortza (4); berriketa gutxi (4); berriketa gutxiko (3); berriketa horiek (4); berriketa hutsa (7); berriketa informala (3); berriketa lasaian (4); berriketa pixka bat (3); berriketa ugari (5); ez da berriketa (6); nere berriketa (4); nire berriketa (3)
bukatu dira berriketak (3); utzi berriketak (3)
artean berriketan (4); batean berriketan (4); batekin berriketan (3); berriketan ari (35); berriketan ari ginela (3); berriketan ari ginen (3); berriketan ari zen (9); berriketan ari ziren (11); berriketan aritu (10); berriketan aritu ginen (3); berriketan aritzea (3); berriketan aritzeko (6); berriketan aritzen (6); berriketan hasi (10); berriketan hasten (6); berriketan hasten da (3); berriketan jardun (10); berriketan jardun zuten (3); berriketan jarduteko (5); berriketan jarduten (3); berriketan jarraitu (9); berriketan jarraitzen (4); berriketan ziharduen (3); elkarrekin berriketan (4)