Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Ipuina aspalditxo idatzia nuen, eta lehiaketara aurkezteko berrikusi egin nuen, eta neurri batean berridatzi. Berria - Kultura 2004-11-23
Hiriart-Urruti zen aldizkariko burua, eta aldizkariko parte handi bat idazteaz gain, besteen lanak berridazten zituen. Berria - Kultura 2004-09-07
Goitik behera berridazten ari naiz Magiaren Historiaz egin nuen saiakera osoa, hemen aurkitutako gauza batzuk sartu ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.
1845ean, lana aurrera eraman ezinik, behar zituen pertsonaia "positiboak" sortu ezinik, kapituluak behin eta berriro berridatzi eta aldatu ondoren, etsia harturik, gogo-erorita eta gaixorik, bigarren tomoaren eskuizkribua erre zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Gezurrezkoak direla salatu dute batek baino gehiagok, emakumeak berak berridatziak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 190. orr.
Arkatzez idatzi dut izena -azaltzen du liluraturik bezala-, baina gaur gauean tinta gorriaz berridatziko dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.
Espainieraz berridatziko dut, lehendik dagoen itzulpena aintzat hartu gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.
Historia ahaztu egiten da, eta askotan berraztertu eta erabat berridatzi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.
Honela, Det sinboloa a berridatz daiteke ondoko izena singularra bada, baina ez plurala bada. Tez (29ii) erregela baino lehen ezartzen dela zehaztu dugu, eta honek Atza berridazten du, aAtz bihurtuz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.
Elementu bakar bat berridatz daiteke erregela bakoitzeko. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.
Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina; baina baita oroitzapentzat harturik ere, non oraindik ere jatorrizko forman irauten baitute irudiek, nahiz eta, palinpsestoak balira bezala, behin eta berriz ondorengo eskarmentuaren arabera berridatzirik iraun. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
Eraikitzen-ek biltzar publikoak eta forumak antolatzen ditu, proposamenak biltzen ditu eta dokumentu berridatzi eta hornituago bat proposatzen ahal du urte bat berantago. Herria 2004-07-15