Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berrezarri, berrezar, berrezartzen 1 du ad berriro ezarri.

-Edonola ere, joan den astean berrezarri egin dugu telegrafo-tantaien ilara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

Hartan foruzaleek, karlistek, euskal diputatuek eta isabeldarrek bat egin zuten Gasteizen, Espartero kendu, Maria Kristina berrezarri eta foruak berriz indarrean jartzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Servio Tuliok, indargabetuta aurkitu baitzituen Romulok eta Numak lurren banaketaz egin legeak, berrezarri egin zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

1978. urtean berrezarri zuten heriotza zigorra Kalifornian.  Berria - Mundua   2006-01-18

Arren eskatzen dizuet: berrezar dezagun agintearen printzipioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Autonomia berrezartzeko plana aurkeztu du DUPek.  Berria - Mundua   2004-02-07

Diziplina militarra berrezarriko zuen duke bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

1772az aurretiko mugak berrezartzeko poloniarren gurari megalomanoak lituaniar eta ukrainiarren aurkakotasun sutsua eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.

Ahaztutako elkartasunak berrezartzen dira, eta diskurtsoak euren erlatibotasunera itzularazten dira atzera ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Gobernuak «faxismoaren garaiko zentsura berrezarri» nahi duela adierazi du. gobernu aldaketak elkarrizketa eta eztabaida lanerako metodo gisa berrezartzea errazten du.  Berria - Kultura   2004-01-27

Clermont-eko kondea ohitura berriari jarraitzen zitzaiola, eta haren basailuak zaharrari; baina nahi zuenean berrezar zezakeela zaharra, bestela bere basailuek baino aginte gutxiago izango baitzukeen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.

2 (era bururuta izenondo gisa)

Lege ekumeniko bat sortzea, estatu unibertsal siriako berrezarri baten premietarako balio behar zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autonomia berrezartzeko (6); kalitate demokratikoa berrezartzea (3); ordena berrezartzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus