Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Profeten bidez eginiko promesen berrespena'. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 69. orr.
1253ko abuztuaren 10ean, hil bezperan justu, hartu zuen Klarak bere Erregelaren berrespena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.
Salbuespena arauaren berrespentzat hartzen duen adimenaren ustez egintza baten zuhurtzia ondorearen arabera juzkatu behar da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.
Itunaren berrespena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.
Islama Jainkoaren batasunaren berrespena zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.
Nazioarteko espezializazioa deritzana, oro har, merkataritza-borroka horien a posteriori egindako berrespena da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Erabaki horrek mankomunitate batzordeen, Diputatuen Kontseiluaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien berrespena jaso beharko du. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Barruan inor ez zegoelako ziurtasunak ez zion eragotzi begirada barreiatze azkar batez ustearen berrespena bilatzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 103. orr.
Lekukoei bigarrenez ere entzuten zaie, berrespena esaten zaiona, baina beti sekretuan. portu hura nik ezagutzen nituen portu guztien berrespena eta ispilua zen, han zeuden balearen arrantza eta piratak, hura zen abenturetara irten eta uharte galduetara heltzeko abiapuntu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Bi izan dira OLBEk Wagner-en aurtengo operan eskaini dizkigun gauza berriak: alde batetik, Juanjo Menak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak opera generoan eman zuten berrespen ona, iazko Salomeren ostean; eta bestetik [...]. Berria - Kultura 2006-01-24
Ez da kasualitatea Konstituzioak erreformarako mekanismoetan gizartearen berrespen zabala eskatzen badu, eta ez herriaren leku jakin batekoa. Berria - Euskal Herria 2004-05-06
Ohartuko gara horien arrakasta edo porrota erabakitzeko talismana erlijiozko berrespena izan ala ez izatea dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Bestela, estatu kide guztiek onartu arte itxaron beharko litzateke eta orduan azken berrespenetik bi hilabetera jarriko lukete indarrean. Berria - Harian 2005-05-31
Errusiak NBEra bidaliriko berrespen agiriak jaso ondoren, ituna datorren urteko otsailaren 16an indarrean sartzea erabaki zuen atzo Kofi Annan nazioarteko erakundeko idazkari nagusia. Berria - Gaiak 2004-11-19
EAJk, CiUk eta BNGk adostutako oinarrizko idatzia alderdi bakoitzeko zuzendaritzak berretsi beharko du orain, eta ondoren etorriko da berrespen sinadura. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Nolako erlazioak ditu gainerako unitate epistemikoekin, kontzeptuekin edo teoriekin, nolako berrespen-maila dauka, etab. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.
Ez dute metafisika edo jainko berrespenik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.