Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tonuak, keinuak, gizonek bere hitzei eta ideiei atzetik eta aurretik eransten dieten guztiak, aldatu eta desitxuratu egiten du gizon batek esan duena, hainbesteraino non ia ezinezkoa izaten baita gauzak esan ziren bezala berresatea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.
Frazerren hitzak Alfred Rosenberg-en ahotsak berresan zituen bestelako tonu batez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.
Berresan nizkion lankideari hitz haiek, eta irribarre maltzurra erantsi nien hitzei, "atsegina" aipatu niolarik. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 99. orr.
Kanti eta filosofoei buruz esandakoa berresan behar da hemen: zientzialariek egiaren maitale direlako jotzen dutela zientziara. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 88. orr.
Soinujolearen semea-k literaturan eta bizitzan sinesten jarraitzeko argudioak berresan eta berritu dizkigu. Berria - Kultura 2004-01-24
-Edozer gauza -berresan zuen irribarretsu, eta ez dakit nola, luma hartu eta eskuari joaten utzi nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.
"Donostiako auzoa", berresan nuen nire golkorako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
Begiratu, usaindu, belarri ondora eraman, eta, azkenik, kaxan utzi zuen berriro, "Gehiegi erretzen duk, Livingstone" medikuaren hitzak bere buruari berresan ondoren. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.