Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko. Elizen arteko biblia Ir 21,8
Historiaren berrerospen edo erredentzio hau hain da baliotsua gizakiarentzat, ezen, Mendebaldeko mundu moderno sekularizatuan, historiaren filosofia kripto-kristauari ustezko kristau ohi arrazionalistek eusten baitzioten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.
Egiazki girixtinoa den herri batek ez du bere lana eginen, nun ez duen Kristoren ebanjelioa bere gain hartzen berrerospen baten eragin bezala, eta ez badu egiari eta ebanjelioari idekitzen Jainkozko lokarrien barnatasunarekin. Herria 2005-07-14
Ustiapen, zergatarako nekazaritza eta lukurreriaz aberats eta ahaltsu bihurturiko klase baten berrerospen hau izan zen agian Augustoren sistema inperialaren garaipenik ohargarriena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.
Zure argiaren ahultzea, aukera librea, berrerospena, esplikazio baliagarria izan daitezke zuretzat, baina egun bateko lanaren ondoren Feitl urketariak atseden hartu behar du, ez bueltaka jardun lasto ustelduzko ohe batean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.
Horregatik, lurreko hirian erromesaldiaren bizitza gatibuak dirauen bitartean, berrerospenaren promesa eta beronen berme gisa dohain espirituala hartu duelarik, hiri lurtarrean bizitza hilkorraren euskarri diren legeak onartzeko zalantzarik ez dauka. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 376. orr.
Britainiar administrazioaren berrerospen moralarekin batera, Indian bizi ziren ingelesen eta auzoko indiarren arteko harreman pertsonalak gutxitu egin ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.