Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere akzioa 9 euroan dago, baina akzioen %4 berrerosteko egitasmoa ere indarrean dute. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Burutik jota zegoela susmatu behar nuen hiru urtean eraikuntzan irabazitako diru guztia eman zuenean ni berrerosteko. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.
Karlomagno kexu dela bere kapitular batean leku batzuetan zenbaitek jabetzan ematen zituztelako beren feudoak, eta segidan jabetzan berrerosten zituztelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.
Hemen zeure bizitzaren alderik goibel eta mingarriena agerian ikusiko duzu, min hori hala ere liburuaren ederrak nolabait berrerosten duela. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.
Magdalako Maria Sarak bakarrik lor dezake haragizko maitasunaren bitartez Raimundo ilea tindatzetik berrerostea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 134. orr.
Jainkoaren maitasuna ekintza bihurtu bada mundu honetan Kristoren bidez gizadia berrerosiz, orduan gizakia bere irudira egin zuen Jainkoaren antzekoago bihurtzeko gizakiaren ahaleginetan Kristoren jarraibideari segitzeko ahaleginak sartu beharko lirateke, lagun hurkoak berrerosteko bere burua eskaintzea, alegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.
Jaunarengandik agintzen baitzaigu betiko bizitza, lan eta oinaze ikaragarrien ondoren Kristok isuritako odolak berrerosita, bat egin dezagun gure Askatzailearekin. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.
Gizakiarengan erakusten du Jaungoikoak bere ontasuna hura egitean, bere justizia hura zigortzean eta bere errukia hura berrerostean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 148. orr.
Ikus dezagun bada, guztiak Jaunak eginak gaituela, erostun berak berrerosiak, Kristoren gorputz bakarraren, hau da Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.
Jainko Jauna, gu guztioi gorputz osoa, arima osoa eta bizitza osoa eman ziguna eta ematen diguna; egin eta berrerosi gintuena eta bere erruki hutsez salbatuko gaituena; guri, zital eta doilor, ustel eta kirasdun, eskergabe eta gaiztooi, on guztiak egin eta egiten dizkiguna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
Gu, gatibuok, haren gurutze eta odol eta heriotzaz berrerosi nahi izan gaituzulako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 150. orr.
Ez da harritzekoa, bere bihozberatasunaz sorkari guztien anaia bihurtu zen hura, Kristoren maitasunak Kreatzailearen irudiaz markatuak eta Eroslearen odolaz berrerosiak izan direnen are anaiago egin izana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.
Osasuna opa dizuet guztioi, berrerosi eta bere odol txit preziatuaz garbitu gintuenagan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.
Bedeinkatzen zaitugu, zeure gurutze santuaz mundua berrerosi zenuelako. Elizen arteko biblia Sal 118,26
Historia hau asmatua balitz, bi gutun mota bakarrik nituzke aukeran; gutun umil, bero, kristau bat, aleman berrerosi batena; gutun doilor, harro, hormatu bat, nazi amorratu batena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.