Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nepalgo Gyanendra erregeak 2002. urteaz geroztik jarduera etenda zeukan Legebiltzarra berreratzea erabaki zuen atzo. Berria - Mundua 2006-04-25
Ordezkarien ganbara berreratu egin dadin manatzen dut; lehenengo saioa datorren apirilaren 28an izango da. Berria - Mundua 2006-04-25
Sekta horrenak egin zuen, baina ene haur denboran ikusi dut gizon zaharrik komunzuloetan luzaroan gorderik, metalezko disko batzuk jokontzi debekatu batean sartu eta jainkozko desordena beren esku ahulez berreratzeko ahaleginean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.
Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die: eratutako inpresioak berreratzen ditu, leku itogarriak ikuspegi zabal bihurtzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.
Murrizketa hauek guztiak berreratu beharko ditugu, alderantzizko hurrenkeran. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.
Bestalde, Frantziak PCE (r) Espainiako Alderdi Komunista Berreratuko kide Josefina Garcia Aranburu estraditatu zuen. Berria - Mundua 2006-02-22