Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juduen itzulera eta tenpluaren berreraikuntza. Elizen arteko biblia Esd 1,1 tit
Mostarko zubiaren berreraikuntza. Berria - Kultura 2004-09-16
Irakeko berreraikuntzan mundu osoko enpresak parte hartzeko aukera izatea erabaki zuen atzo Washingtonek. Berria - Mundua 2004-02-13
AEBetako Kongresuak Iraken berreraikuntzarako bideratutako 18.400 milioi dolarretatik soilik 3.200 milioi gastatu dituzte orain arte. Berria - Mundua 2004-06-30
Guk gure aldetik eginahalak egingo ditugula berreraikuntza ahalik eta bizkorren bidera dadin, Espainiako herri dohakabearen mesedetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.
Halere, jendea pozik dago gobernuak emandako erantzunarekin, jendearen salbamenari eta herrien berreraikuntzari eman zaizkion baliabideekin. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.
halako gertakizunekin loturiko hipotesi gehienek ez dute modurik eskaintzen, ez berreraikuntzarako, ez esperimentu bidezko egiaztapenerako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Nire hipotesiaren arabera, goian entseatu dudan gertakarien berreraikuntzan iradoki dudan bezala, Edurne berehala ohartu zen argazki hura nirea zela. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.
Helburua ez zen batasun federal nazioz gaindiko bat, Estatu bakoitzaren berreraikuntza Europaren baitakoa baizik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.
Alde askoko finantzaketa, berriz, NDFk eta Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankuak [...] kudeatzen dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Itzulpena ez da atzera begiratzea, sormen-lana ere baden berreraikuntza baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.
Lander berrietarako gizarte-babesaren zabalkundea eta Ekialdeko Alemaniako ekonomiaren "berreraikuntzaren" gastuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.
Berreraikuntza historikoa baino gehiago, 60ko hamarkadako giroa islatzen duen gertakari batekiko elkarrizketa gaurkotua da filma. Berria - Kultura 2004-02-05
Koordinadora Demokratikoa, bere sortzaileen esanetan, «Venezuelako berreraikuntza demokratikoa» helburu duen erakundea da. Berria - Mundua 2004-09-29
Ateak itxita, 56 estatutako ordezkariak erantzun bat aurkitzen saiatu dira, berreraikuntza demokratiko baten promesak betetze aldera. Berria - Mundua 2004-04-02
Semantizisten aldetik, Zientziaren Filosofiaren helburua hau da: zientziaren barneegitura argitzea teorien berreraikuntza logiko-matematikoaren bidez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.
Francoren kasuan, jatorrizkoa zorrotza eta finkatua izan arren, beti dago haren lanean nolabaiteko berreraikuntza; bere-bere dituen margolanetan, bereziki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
Segurtasun kostoak berreraikuntza kontratuen %25a xurgatzen ari dira; diru hori ez da ospitale, ura tratatzeko gune edota telefono sareetan inbertitzen. Berria - Mundua 2004-06-30
Berreraikuntza enpresa batean lanean ziren bi poloniar bahitu zituzten, Bagdadetik gertu. Berria - Mundua 2004-06-02
Berregintza-indar eskergak izaten dira tartean, baina, Francoren oroitzapenen kasuan bezala, berreraikuntza-lana apala da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.
NBEk Palestina eta Israelen arteko gatazkarengatik Gazan kaltetuak izan direnei berreraikuntza lanetan laguntzeko. Berria - Mundua 2004-01-27
Berreraikuntza prozesu luze baten ondoren -primeran aztertu du Miguel Artola irakasleak-, 1863an espazio irekia bihurtzen da Donostia. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Gorputzeko zelulek energia-banku bat behar dute, molekula konplexuak matxuratu direnean energia gordetzeko eta geroxeago berreraikuntza-prozesurako atera ahal izateko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.
Zubietako berreraikuntza zinaren 150. urteurrena ospatzeko. Askoren artean «Rataplan» - 51. orr.
Gaztetarik ezagutu zuen Lodz hura begien bistan desagertzen ari da, eraikin berri arimagabeen eta berreraikuntza faltsutzaileen zamaren azpian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.
IRI Industria Berreraikuntzako Institutuko presidente izan zen gerora. Berria - Harian 2006-04-12
Edurne aurpegi-berreraikuntzan eta proiekzioetan aditua zen. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.
Ikuspegi diakronikoa eta euskararen berreraikuntza izan zituen lehentasun, baina, horretarako bidean, orain arte behintzat beste inork lortu ez dituen deskripzio eta analisi fonologiko zabal eta sakonak eskaini zizkigun. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.
Erkaketa, dudarik gabe, edozein berreraikuntza historikoren ezinbesteko baldintza da, baina hura bakarrik ez da nahikoa ondorioak atera ahal izateko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.
Perspektiban kokatu behar ditugu eta hizkuntza forma bakar baten berreraikuntzan gelditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.
berreraikuntza lanetan (9); berreraikuntzarako eta garapenerako (3); herrialdearen berreraikuntza (3); irakeko berreraikuntzan (3); iraken berreraikuntza (3); iraken berreraikuntzarako (5)