Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berreraiki, berreraiki, berreraikitzen 1 du ad berriro eraiki.

Eraikitakoa bota eta berreraikitzeko grina hura.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Danen leinukoak hiria berreraiki eta bertan gelditu ziren bizitzen.  Elizen arteko biblia   Epa 18,28

New Orleans berreraikitzeak hilabeteak ez ezik, urteak ere beharko ditu.  Berria - Harian   2005-09-08

Irak berreraikitzearen alde gaude, baina ahaztu gabe bakea, demokrazia eta egonkortasuna soilik herritarren borondatearekin eta parte-hartzearekin ezar daitezkeela.  Berria - Mundua   2004-10-03

Gerrak suntsituriko herrialdeak berreraikitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Bildu ziren, beraz, Jerusalem berreraikitzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 12,37

Duela gutxi antzinako katedrala berreraiki dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

Suntsituriko etxebizitzak berreraikiko dituztela adierazi zieten.  Berria - Mundua   2006-03-19

Judeako gotorlekuak berreraiki egin zituen Simonek, dorre garaiz eta harresi handiz inguratu.  Elizen arteko biblia   1 M 13,33

Ezekiasek deseginak zituen muinoetako kultu-lekuak berreraiki zituen eta aldareak egin Baalen kulturako.  Elizen arteko biblia   2 Kro 33,3

Portiko hori erre egin zen Mitriadesen kontrako guduan eta Arobarzanes Erregeak berreraiki zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Desegina zegoen Jaunaren aldarea berreraiki zuen Eliasek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Ustelkeriaren aurka borrokatzea eta azpiegiturak berreraikitzea dira presidente berriaren beste erronkak.  Berria - Mundua   2006-01-17

Zubia ere berreraiki genuen geure tropen pasabidea bermatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.

Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

2 irud/hed

Hogei aminoazidoak behar dira gorputzeko proteinak berreraikitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Ia ezinezkoa da krimenaren eszena eta xehetasunak taxuz berreraikitzea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 168. orr.

Leon Errestauratzaileak eta ondorengoek, 150 urteko benetako interregno baten ondoren, Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Txetxeniako gizartea berreraiki behar dugu, bizitzeko beste modu bat dagoela jakin dezan.  Berria - Mundua   2004-09-08

ETA herrian sustraitzen ari zela erakusten omen zuen, baina oztopoak ere ezin ziren ahaztu, eta erakundearen aparatua berreraikitzen hasi beharra zegoen lehenbailehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Ikertzaileak ados daude Lehen Bizitza-k duen garrantzia azpimarratzerakoan, bere muga eta guzti, Frantziskoren irudi historikoa berreraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Historia global baten egitasmoak zibilizazio baten forma orokorra berreraikitzea bilatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Dokumentuek diotenetik edo iradokitzen dutenetik abiatuta berreraiki nahi dute euren jatorria den iragana, gaur egun urrunduz eta desagertzen doana euren atzean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Nola berreraiki aroma hori, xehetasunak guztiz oroitzen ez ditugunean eta gabeziak eta hutsuneak, ondorez, jauntzen zaizkigunean [...]?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Berreraikitako aurpegiko azalak naturalagoa ematen du.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Erregimen Berezian Dauden Presoen Elkarte berreraikia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

3 (hizkuntzalaritzan)

Hizkuntza familien historia egin behar du, eta, ahal den neurrian, familia bakoitzaren hizkuntza ama berreraiki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Gramatika batek osagai-egitura berreraikitzea zilegi egiten duten erregelen hurrenkera bat dauka, eta morfema-kateak fonema-kate bihurtzen dituen erregela morfofonemikoen hurrenkera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Prototipo hori indukzioz berreraiki daiteke, eta zenbat eta ikur gehiago izan esku artean erkaketa egiterakoan, zehatzagoak izango dira orduan indukzioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Prospekzioa egitea, huts-hutsean, kontatzea da, eta oso-osorik dokumentuen kritikan dago oinarritua; iragana berreraikitzeak, aldiz, berregiteko metodo bat eskatzen du, eta metodo hori erkaketaren gainean bermatua dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Berreraikitako hizkuntza forma bat ez da osotasun solidario bat, baizik fonetika mailako arrazoiketa batzuen batuketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.

Horrelako saio batek mailen eraketaren onurarik garrantzizkoena galduko luke [...] hots, benetako hizkuntzaren konplexutasun itzela berreraikitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Han dena berria, eraikin eta etxe eder berrituak eta berreraikiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus