Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrelikadura iz berrelikatzea.
Bertso-saioetan entzuleriaren erantzunak, edo erantzun horretaz igorleak jasotzen duen berrelikadura edo feedback delakoak leku garrantzitsua du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Berrelikadura-begizta negatibo bat da kontrol-sistema hori, hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Gorputzean ez dago, ez etengailu mekanikorik, ez korronte elektriko handirik, baina hormona deritzen mezulari kimikoak baliatzen dituzte berrelikadura-sistema negatibo askok. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.