Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berregite iz berriro egitea, bereziki desegin edo hondatu dena.
Argia prisma baten bidez banatu eta berregitearen analogia neurologikoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Identitatea ez da gertatutakoaren berregite fidel bat, iraganaren berregite jarraitu bat baizik. Berria - Gaiak 2004-05-05
Eraikinen marrazkiak, nahiz eta txunditzeko moduan eginak izan, ereduaren parekoak izatea beste xederik ez dute, berregite hutsak dira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Berregite-ahalmenean zetzan haien abantaila. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.