Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraldaketa-prozesua kultura bat desegin eta beste molde batean berregitea da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.
Gaur egun badakigu gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.
Erredura handiak izan zituen 54 urteko gizon bati aurpegia berregin diote Japonian, bizkarretik kendutako azal zerrenda bakarra erabilita. Berria - Gaiak 2004-10-14
Frantziako zirujau batek klitoria berregiten die ablazioaren biktimei. Berria - Gaiak 2006-02-07
Hiriko zenbat gizon nagusik, Zubietan bildurik, hiria berregiteko erabakia hartzen dute. Askoren artean «Rataplan» - 103. orr.
Egun hartan, jasoko dut Daviden etxola eroria, horma pitzatuak beteko dizkiot eta lurreratuak jasoko; antzinako eran berregingo dut. Elizen arteko biblia Am 9,11
Ez du berregiten argazkia: argazkiak erakusten duen errealitate hori berregiten du. Berria - Kultura 2006-04-23
1918ko birusa berregin dute laborategi batean, eta H5N1 birusaren oso antzekoa dela esan dute. Berria - Harian 2005-10-14
Istorio hori handitu egin da denborarekin, baina egiazko bertsioa berregin zuen 1938an Playfairren ondorengo James Kendall irakasleak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
Mentalki berregin du ohetik metrorainoko ibilbidea: ohea, kafea, dutxa, hortzak garbitu eta kalera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 141. orr.
Hanunek eta Zanoaheko bizilagunek berregin zuten Haraneko atea; eraiki ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten. Elizen arteko biblia Ne 3,13
Baserria ez baina, Hori Bai gaztetxea da bertan auzolanean berregiten dabiltzana. Berria - Euskal Herria 2004-07-09
Ikusmenaz kanpoko beste bide batzuez berregin eta berregokitzen du itsuak mundua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Mapa politikoa erabat berregiteak, Mendebalde modernoaren diseinu iraultzailera moldatzeko, miseria ekarri zuen milioika gizakirentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.
Kreugerren heriotzaren gaineko galdera batek eraman zuen Berg instalazioa abian jartzera, eta horren aurretik, gertakari hura berregitera. Berria - Kultura 2004-04-02
Era berean, (13ii) erregela berregin behar dugu, ISsing eta ISpl gehituaz. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.
Erkaketa, gramatika konparatuarentzat, iragana berregiteko bitarte bat baizik ez da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.
Gogora dezagun [...] beste ikerlari batzuk ere hizkuntzalaritzaz baliatu direla indoeuropar herriaren mitologia eta erlijioa berregiteko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 273. orr.
berregitea erabaki (4); desegin eta berregin (3)