Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestek aspaldian aurkitutakoa berraurkitzea baino ez baitugu lortuko horrela jokaturik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.
Segundo gutxi horietan Alizia eta gure etxeko ohea eta Corte Inglesean erositako kotoizko izara zuriak eta den-dena berraurkituko dudala pentsatu dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.
Azterketa zoriontsu hura jarraitu nuen; neure gutun guztiak berraurkitu nituen, hurrenkeran, eta dataren arabera ordenatuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Gramatika konparatzailearen historia egitea zen hizkuntzen seme-alabatasunari eta ahaidegoari buruzko aldez aurretiko -Boppen eta Rasken aurretiko- arrastoa berraurkitzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.
Holaxe bakarrik, dugu guk ere berraurkituko egiazko anaitasunaren bidea. Herria 2005-07-21
Gero esan zidaten soldadu askok haurtzaroko fedea berraurkitu zutela gatibu zeudelarik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.
Nire lanaldi beti luzexkoak akituta, trago bakarrik ere egin gabe etxeratzeko ohitura berraurkitu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.
Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.
Freuden iritzian, "ezaguna berraurkitzea" eta "ezagutzen ez dena ezagutzen denarekin lotzea" dira, oro har, plazerra lortzeko mekanismo nagusietako batzuk. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Adarren muturrean, edo gutxienez sasiarte oso baten zeharkatzean, berraurkituko ditu "aurkikuntzak" (fosilen sailak, esaterako), eraldaketa kontzeptualak, (esaterako, generoaren definizio berria), [...]. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.
Hau ez da, halaber, abstrakzioen genesi bat, ahalegintzen dena hauek osatzea baimendu duten eragiketen saila berraurkitzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.
Esperientzia da, deitura bezala, indartzen dena, orain, eta Biblia bera ere, jende baten esperientziaren bilduma den heinean, indar-berriturik berraurkitzen da, garai horretan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.
Frantziaren eta Alemaniaren arteko diru-tentsioak desagertuz joan ziren, baina hori, bi herrialde horien arteko lankidetza berraurkituaren ondorio baino areago, frantses diru-politika Alemaniakoarekin sistematikoki lerrokatzearen ondorio izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena, begiak zabal-zabalik, bere garaiko eraikin zahar berraurkituei zein eraikin berri estonagarriei miraz begira. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.
Beharrezkoa zen bera askatzea bera itxita zegoen zirkulutik, jatorri galduaren eta berraurkituaren zirkulutik alegia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.