Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berrantolakuntza iz berrantolaketa.
Gerra osteko urteetan Italiako langile mugimenduak mugimendu faxistaren berrantolakuntzari aurre egin behar izan zion. Berria - Mundua 2004-10-13
Hizkuntza Modernoetako irakasle izan zen garai batean, eta, berrantolakuntza handiaren ondorioz hizkuntza moderno eta klasikoen sailak ezabatu zirenez geroztik, komunikazioetako irakasle laguntzaile da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.
Berrantolakuntzak eragindako irakasle guztiek bezala, ikasgai berezi bat eman dezake ikasturte bakoitzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.