Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mugimendu sindikal eta ezkertiarra berrindartzea; langileriaren berrantolaketa egitea. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Gizarte bizitza baketsua ahalduko duen instituzioen eta lurraldearen berrantolaketa behar dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.
Oixtian ikusi dut Santiago kurutze bat, berbera, landa baten erdi erdian, bidea hor pasatzen zela lekuko, baina "remembrement" delako lurren berrantolaketarengatik bakardadean abandonatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 132. orr.
Funtzioka baino prozesuka antolatzeko joera dute enpresek, eta horrek ekoizpen prozesuaren berrantolaketa ekarri du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.
Enpresan informazio teknologia berriak sartzen direnean, antolaketan eta prozesu produktiboan berrantolaketak egin behar direla, teknologia berri horien ahalmen osoa atera nahi bada. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Informazioaren gizarteak ekarri duen berrantolaketaren ondorioz, estatuen eta enpresen izaerak errotik ari dira aldatzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.
Europako goi mailako irakaskuntza sistemaren berrantolaketarako neurrien harira. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Lanaren berrantolaketarako eta lan egoera malgutzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 142. orr.
Titulazio hori desagertu egin daiteke berrantolaketa berriarekin. Berria - Harian 2005-05-25
Kapitalismoa zabaldu izana garapenaren nazio-estrategien eta enpresa multinazionalen inbertsio-estrategia pribatuen emaitza da, eta zabalkunde horixe dago munduko mapa ekonomikoaren berrantolaketa sakonaren jatorrian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.
Berrantolaketa tekniko bat baizik ez da izan. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Pasaiako saihesbidearen berrantolaketa urbanistikoa egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Irakaskuntzaren berrantolaketa erreformatuko hainbat ikasgai berriren artean (Psikologia, Ontologia, etab.) aurkitzen dugu "antropologia" hitza lehen aldiz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.
Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Euskal Herriko herrialde guztietako 700 bat udal hautetsik eman zioten atxikimendua proposatutako berrantolaketa prozesuari. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
Berrantolaketa Prozesu Nazionala eufemismoaren izenean etengabeak izan ziren herritarren kontrako krimenak. Berria - Mundua 2006-03-24
Enpresei berrantolaketa planak egiteko zer laguntza eman dakiekeen. Berria - Gaiak 2006-02-21
Helduen irakaskuntzari doakionez berrantolaketa fasean gaude. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Arazo nagusiak, larrienak, hezkuntza, kualifikazio, berrantolaketa eta jarrera arazoak izan ziren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.
Haur zelarik oraino, buhameak bazter orotan kurri ibiltzen ziren garai loriosetan, erremenbramendua deituriko herriko funts eta etxaldeen berrantolaketa xedea eraman zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.
Herena baliatzen da lur berrantolaketa (réforme agraire) bultzatzeko, zeren eremu horiek, jabe ez diren aberats batzuk gozatzen dituzte. Herria 2004-07-22
Halako nortasun-eraldaketa eta -berrantolaketak gu guztion baitan gertatzen dira, egunean zehar, rol nahiz ageriko nortasun batetik beste batera aldatzen garenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.