Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berragertu, berrager, berragertzen da/du ad berriro agertu.

Liburuaren lehen orrietan agertzen da heriotzaren gaia, epitafioa eta hilerriarekin, eta azken orrietan berragertzen.  Berria - Kultura   2004-04-04

Bizitzan hilda luzaroan egon ondoren berriro sortu litezke, Gizarte Siriakoa, Gizarte Helenikoaren zamapean mila urte murgilduta egon ondoren, berragertu eta berriro bizitzen hasi zen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Enuntziatu bat existitzen da bera atzera berragertzeko ahalbidetik at.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Germanikoa, esaterako, Ulfilas-eko gotikoan agertzen da [...] gero germanikoa antzinako goi alemanezko idazkietan berragertuko zaigu, eta geroago anglosaxoierazko, normandierazko eta abarrezko idazkietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 265. orr.

Ontsa dakit, horri buruz zernahi diotela ere, huts egindako okasioa berragertzen dela, eta itsumustuan egin den urratsak aldiz sekula ez duela itzulerarik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 111. orr.

Nola formulatu jaun hori Saint-Lazare geltokiaren aurrean berragertzeak zer eragiten dizun barruan, handik bi ordura ikusten duzunean, janzkeran hobekuntzak iradokitzen dizkion adiskide dotore bat lagun duela?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 233. orr.

Ezkerreko belaunean bihurritua egin ondoren gaur berragertuko da Darko Kovacevic futbol zelaian.  Berria - Kirola   2004-01-10

Hatza apurtuta du, baina lehenbailehen berragertzea du helburu.  Berria - Kirola   2004-03-17

Norbait iraganetik berragertzen denean ahots hunkituz esanez "dena konpondu" nahi duela, hartaz errukitu besterik ezin zaitezke egin eta haren asmoei barre egin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Dudak ezabatzean, indarrez eta berme, egiazko fedea berragertzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus