Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
berradiskidetu, berradiskide, berradiskidetzen 1 da/du ad berriro adiskidetu.
Alderdi katolikoko buruetariko bat, 1570az geroztik Albreteko etxearekin berradiskidetu bazen ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.
Bizitasun berezi batekin oroitzen dut oraindik une hura, espero ez ditugun ezusteko ederrak bezala epel, bizitzarekin berradiskidetzeko une bat bezala samur, sasien garratzenean masusta izpi gozo. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.
2 (era burutua izen gisa)
Besaulkian jarri eta besoa luzatzen du gibeleko ateko krisketaren tiratzeko, pentsatuz Sophie eta Gérard berradiskidetu amorosen gisan elkarren ondoan jarriko direla. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.