Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni berpiztea eta bizitza naiz; nigan sinesten duena, hilda gero ere, biziko da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.
Hiru Mariak hilobitik poz-ikara handiaz atera ziren, dizipuluei Kristoren berpiztearen berri eman nahiez. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 177. orr.
"Nortasunaren berpizte bat": horixe nahi zuen Amyk Virgilentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.
Amets baten berpizte hori, ordea, ez da ordainik gabe har daitekeen salbazio-bidea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.
Grekoek uste zuten ezagupen oro "gogorapena" ("bilketa") zela, lehen ikasitakoaren berpizte bat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.
Urte haietan folk mugimenduaren berpizte bat ari zen gertatzen unibertsitate campusetan. Berria - Kultura 2006-04-20
Eliz sagaratzearen Mendebaldeko errito hori [...] jada ohikoa bisigodoen Espainian- israeldar erakunde baten berpiztea zen, Samuel eta Erregeak liburuetan agertzen dena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Gero arimaren berpizte lehiatsu bat eta mugitzeko ahaleginak, mugitzea lortu nuen arte. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.
Piztia asaldatuak tupustean esnatu ziren eta zapalartaka hasi ziren zeinek bere hizkuntzan metenpsikosiaren profeta handiaren berpizte handia ospatu nahi izan balu bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.
XI. mendeaz geroztik, Erdi Aroko jendeek biziki sumatzen zituzten gizarte-bizitzako bultzadei erantzun nahi izan zieten, eta berpizte kulturalak berekin zekartzan eskakizunei gero eta jaramon gehiago egiten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Adibide antzinakoak eta modernoak ematen dira, modernoetan berpizte gotikoa eta gutxi-asko desagerturiko hainbat hizkuntzak arrazoi nazionalistengatik izandako berpizte artifiziala sartzen direlarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.
Benetako berpizte bat. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.
Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.
Hemezortzi urte inguruko gazte eder bat ekarri zuten, hila, baina erizain batek berpizte-laguntzak ematen zizkion, jo eta su. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.
Erakutsi behar du berak historia-mota bat daramala berarekin -denboran barreiatzeko era bat, jarraitasun, egonkortasun eta berpizte era bat, garapen edo errotazio-abiadura bat- berezkoa zaiona. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.
"Integrazio-Berpizte" kutxa, 150.000 eurokoa, ahal edo ontasun guttirekin abiatzen diren enpresen kapitalaren indartzeko, baldintza errexagoetan. Herria 2002-12-19