Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berotasunik ere ez dugu ikusten, ez hotzik begiekin atzematen ahal. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Suaren berotasun izugarriagatik ezin zenez lapikoei eragitera hurbildu, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.
Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da. Berria - Gaiak 2004-10-21
Kriseiluko sugarraren berotasuna sumatu nuen masailen parean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.
Pariseko asfaltuaren berotasuna udako eguzkiak kiskaltzen duenean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.
Tenperatura igo ahala, aireak ur-lurrun gehiago behar du asetzeko; beraz, berotasuna eta hezetasuna, biak gehitu behar zaizkio giro-tenperatura normalean arnasturiko aireari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.
Berehalakoan sumatzen dut, oihalaren tartetik, nire izterraren berotasuna. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.
Izaren arteko berotasunean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.
Oraintxe ere animalia asko sortzen da lurretik, euriek eta eguzkiaren berotasunak eraginda. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.
Hiri hartarik 9.000 metra goratan aurdiki zen orduan uranium bonba, bere suan oro erretzen zituela eta 70.000 jende suntsitzen, 5.000 graduko berotasunean. Herria 2005-08-11
Korridorera atera zirenean Amianoren alaba besarkatu zuen, gero berari ere harrigarria gertatu zitzaion berotasunaz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.
Berotasunez agurtu ninduen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.
Berotasun handirik gabeko txalo banaka batzuk entzun ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.
Horren ondotik, berotasunezko hitzak zuzendu zizkion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.
-Bai, jakina -erantzun nuen, batere berotasunik gabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 204. orr.
Sarak berotasun hura eskertzen zion Sergiori, eta ez zuen besterik behar. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 57. orr.
Zaleen berotasunaren premia izango du taldeak. Berria - Kirola 2004-04-17
Nahiago dut instrumentuen berotasuna, soinu elektronikoa baino. Berria - Kultura 2006-05-04
Berotasun leuna nabaritu zuen masailetan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.
Berotasun handirik gabe ihardetsi zioten nire agurrari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Berotasun bizia eskuineko izterrean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 181. orr.
Langileak, erdi biluzirik, kanpoko berotasun ikaragarrian eta trafikoaren kutsadura zarratatsuan ari ziren lanean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 164. orr.
Aitaz gogoratu orduko zainetan gora igotzen zitzaion berotasun kiskalgarri hura ez zen, ordea, aitarenganako errukiak sortua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.
Halako berotasun gozo bat igo zitzaion aurpegira, eta bere senetik aterata geratu zen; unetxo bat baino ez zen izan.. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.
Sistema bera hiri handiek sortzen duten «berotasun uharteetan» inspiratutakoa dela adierazi du Breningek. Berria - Gaiak 2004-08-11
Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.
Berotasun bolada etorri zitzaion, errekako haizea taberna barruan jotzen balego bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.
Neska ederra, bai horixe, pentsatu nuen berotasun bafada bat gorputz osoa goiti-beheratzen sentitzen nuen bitartean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 95. orr.
Anaiarteko harremanen giza berotasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
Gogo txarrez egiten dut lana, zalantzaz, damuz eta giza berotasun eskasez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Barne-berotasunak eta adiskidetasun-gogoak gorantz bultzatzen dute. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Gutxika-gutxika gorputz-berotasuna galduz zihoan, eta azkena gero eta gertuago zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.
Ikasliburua bera ergelkeria hutsa zen, liburu frantses batzuetatik puskak hartuz egina, argitasunik eta gogo-berotasunik gabe idatzia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.
Ez nuen gogo-berotasun gehiegi jarri nahi, baina ez nuen ezta ere axolagabekeria transmititu behar. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Hark, isekak gutxietsiz, eskerrak ematen zizkion Jainkoari bihotz-berotasun handiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.
Hotzaren pedagogia ezartzen da sexu-berotasunaren aurkako erremedio gisa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.
berotasun bera (3); berotasun guztia (4); berotasun handia (4); berotasun handirik (4); berotasun handiz (8); berotasun hori (10); berotasun hura (7); bihotz berotasun (8); halako berotasun (9); halako berotasun bat (6)
berotasuna eman (5); berotasuna ematen (5); berotasuna ere (3); berotasuna eta (15); berotasuna jaso (3); berotasuna sentitu (4); bihotz berotasuna (4); elkartasuna eta berotasuna (4); eta berotasuna (20); haren berotasuna (3); zaleen berotasuna (5); zuen berotasuna (3)
batere berotasunik gabe (3); berotasunik gabe (7)