Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapela buruan sartu eta berokia jantzi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Mutilak betaurrekoak kendu zituen, sartu zituen berokiko sakelean, erantzi zuen berokia, txukun-txukun hesian zintzilik utzi, eta erasoari ekin zion. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.
Berokiko botoiak askatu zituen eta poltsa mostradore gainean utzi zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.
Lehenbizi gabardina erantzi eta Edithi berokia kentzen lagundu zion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.
Berokiaren lepoa jaso, eta txanoa beheratu nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.
Elurra ariko zuen berriz ere, zurituak baitzekartzan kapela eta berokiaren gainaldea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 82. orr.
Bere esku iletsu orinez betea nire belaunetik erretiratu eta berokiaren barneko patrikara eraman zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 291. orr.
Auzitegiak tartean egonik, jendeak nahiago izaten duelako berokiaren barrenak gora bildu eta ospa egin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.
Keinu leun eta zehatzekin lagundu dio emakumeari berokia eranzten. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
Nola irten zaitezke beroki batekin eguzki galdatan? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.
Adi-adi begiratzen zion, hark beroki azpian zeukan arma hiltzailean pentsatuz. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 58. orr.
Stanislaus Dembak arma bat zeukan gordeta berokiaren azpian. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.
Beroki barruan sartu zion mutikoari lepokoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.
Jantzi arruntak zituzten, praka eta alkandora urdinak zeramatzaten, eta, beroki gisa, jaka ajatu bat, errauts kolorea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.
-Baditut bi beroki armairuan, baina beste erosoago bat atzeman nahi nuke nonbait! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 212. orr.
Berokiak, kapelak eta bufandak esekitokietatik dingilizka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.
Holako iturriak darion uretik goxoan edan ditake hurupaka eta nornahik kausi dezake hor bere gogo-bihotzendako argi, beroki eta hazkurri. Herria 2004-03-18
Maleta bat hartua zuen berokien esekitokitik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Hemen berokien armairua; han sofa-ohea. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.
Soinean daraman Burberrys beroki dotoreak ondo estaltzen baitio gorputza. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 35. orr.
Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
Armairutik beroki grisa atera nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.
Zer gerta ere, pintatzailearen eta modeloaren atzetik joan zen Viktor, pistola beroki handiko barren poltsikoan gordea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 152. orr.
Jantz ezazu beroki arrunt bat... orain herritar xehea zara. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.
Eskuak beroki listuaren poltsikoetan hondoraturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.
Beroki labur urdina zeraman soinean eta maltzurra ematen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.
Ehizako berokia, zorroa, botak, galtzerdiak, ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.
Selifan moztaka zen eta ahari-larruzko beroki luze batez jantzirik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Bi gizon zeuden atarian, larruzko beroki beltzak jantzita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 92. orr.
Mahukarik gabeko soineko ugari, eta baita artilezko eta satenezko berokiak ere. Berria - Kultura 2004-07-17
Oihal latzezko beroki lodi batean bilduriko irudi bat agertu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.
Oihal merkeko beroki zahar hura. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.
Neska ilehori hortz luze bat, izokin-koloreko beroki batean bildurik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Egongelan emakume txiki aurpegi biribil bat zegoen, igarabazko kapela biribil bat eta igarabazko beroki bat jantzirik zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.
Gabardina bat, udararako beroki bat, negurako beroki bat, bi sonbreiru, 2 txano. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.
Jantzitegian, zabal-zabalik baitzegoen, beroki-esekigailuak baino ez ziren ageri. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.
Matson jaunaren beroki-mahukako botoi-zuloetako bat Cook andrearen mintza-tutuan katigatu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
· Ez nuen egundaino ikusi arlekin-beroki egokiagorik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Estimu handitan daukat, beti nekazari-beroki arruntez jantzirik badago ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 512. orr.
Aise hobe du etxen egonik, berokian. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.
Atsalaskaria ere bazen arratsaldea berokian bururatzeko. Herria 2001-02-01
Ez balinbaduzie idaiarik gogoratu besta egiteko, jakin zazue lekuak badirela oraino berokian egoiteko. Herria 2004-12-30
Amazteak ez ditik erabiltzen gure emakumeek jantzi ohi dituzten buruzapiak, txano alemaniarra eraman ohi dik, alemaniarrek bezala, zera, badakik, buru-beroki horietako bat, horrela esaten ziotek haiek, buru-berokia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.
Beraiek buru-berokiak leporaino sartuak dituzte, begiak bakar-bakarrik agerian, eta ez dute ezer entzun bi gizonek traktore txikia metro eskas batzuetara arrankatu duten arte. «Bizia lo», 2003 - 148. orr.
ahari larruzko beroki (5); beroki azpian (10); beroki azpitik (3); beroki beltz (9); beroki beltza (4); beroki gris (4); beroki handi (4); beroki lodi (3); beroki luze (6); beroki luzea (5); beroki marroi (3); beroki urdin (4); beroki zahar (5); buru beroki (3); kapela eta beroki (3); larruzko beroki (23); larruzko beroki bat (10); oihal latzezko beroki (7)
berokia erantzi (5); berokia eta kapela (3); berokia hartu (10); berokia jantzi (10); berokia jantzi zuen (6); berokia janzten (6); berokia janzten lagundu (3); berokia kendu (5); berokia kentzen (4); berokia soinean (4); berokia utzi (3); kapela eta berokia (5); larruzko berokia (10)
berokiak jantzi (3)
berokian bilduta (3)
berokiaren azpian (8); larruzko berokiaren (3)
berokirik gabe (4)