Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotzago eta zakarrago jotzen du haizeak: estuago lotu behar longain berogarria! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Zeremonia berogarri baten ondotik, bazkaltzea zuten orok mendiko aire bixian. Herria 2001-09-13
Gogora etorri zitzaion arratseko argitasun berogarrian izaniko elkarrizketa atsegin eta mamitsua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.
Artilezko soineko berogarri polit batez jantzita. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 33. orr.
Tema gogorrean ni, amore eman zuen hondarrean, bere patrika ximurren berogarri eta nire kontzientziaren lasaigarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
Bere gorputz hilkorra estaltzeko behar zituen berogarriak ere jaso zituen Txitxikovek agiriekin batera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.
Ez zieten estalki edo berogarririk eman nahi izan, nahiz eta sasoi hartan hotz handia izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.
-Ondo zagoz, Harry? -esan zion buru-berogarria kenduta hitz egin ahal izateko-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.
Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Sedazko oihal fin-fin landurik, marta-larruzko esku-berogarri bat, lau belaunalditako sitsek joa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.
Mahaiko kolpetxoak bat-batean indartu ziren, bihotz-berogarri, eta gero denak batera isildu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.
Herriko Etxeak jakinarazten du negu huntan beren etxetako berogarriaren egurra nahi duenak behar duela bere izena eman abendoaren leheneko. Herria 2001-11-15
Harryk mahaian, te-berogarriaren azpian, zegoen paper-zati bat hartu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 129. orr.