Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

berogailu 1 iz berotzeko gailua.

Goizean goiz jaiki eta berogailua pizten nuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 231. orr.

Berogailua ez dabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Berogailuak egunak daramatza piztuta, eta gela kez beteta dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Gutuna berogailuaren labean erreko duela esan du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Gure aitak geletan berogailuak jarrarazi zituen erradiadoreek funtzionatzen ez zutelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Berogailuaren ondora joan nintzen jesartzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Eskerrak minibusean berogailua indartsu dabilen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Berogailuetako gasolioaren kontsumoak behera egitea espero da.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kanpinerako gailuen denda batean berogailu elektriko bat, gas-sukalde txiki bat eta aluminiozko eltze bat erosten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

Lokalaren erdian metalezko berogailu zaharra, tximinia-tutu luzekoa, sabairainokoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Ura sentitu zen borborka leiho ondoko portzelanazko bi berogailuetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.

Berogailu zentrala askoz nahiago dut nik, eta ez dut uste bakarra naizenik horretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Chiffonierraren aldamenean berogailu eramangarri bat zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Bizpahiru andre erostari zeuden beti berogailu itzaliaren aurrean paraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Alpakazko berogailuaren gainean jartzen zituen esku urdinduak, hatzak berotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Mona gasezko berogailuaren aurrean zegoen eserita, egunkari bat irakurtzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 113. orr.

Marmita bat ere erosi genuen, eta petroliozko berogailu bat, mozteko ohol bat, eta aizto bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe korear tradizionaletan, berogailu sistema hau erabiltzen dute: kanpoan ipinitako labe bat; han ikatz-adreiluak erretzen dira, eta ke beroa gelaren azpitik igarotzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

berogailu-erradiadorearen kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Berogailu-hodiek noizbehinka sortarazitako zaratak eta burrundak baino ez zuten isiltasuna urratzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Pomeisl andrearen berogailu-babes zetaz brodatua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.

Roca sendiak berogailu denda ireki zuen 1917an Gavan.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Anne ur-berogailutik ura ateratzen, Margot ontziaren bila, denak lanean!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

Ellenek arropa bustia fardel batetik atera eta sukaldean lehortzen jarri zuen, gas-berogailuaren ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Egur-berogailuan ura berotzeko eta balde handi haiekin eskailerak igotzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

Kolegioan gelatxo bat zuen, ikatz-berogailu batez hornitua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Argitaletxean denbora luzean adreilu-berogailuak egon ziren, berokuntzak, gerra zela-eta, funtzionatzen ez zuelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 201. orr.

Zerbitzu-mahaiko bi plater-berogailuak piztean, jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

5 irud/hed

Gero metro geltokira abiatu nintzen, etsita, jakaren hegalak tinkatzea nahikoa berogailu ez zela etxeorratzen artean sartzen zen haizearen kontra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berogailua pizten (5); berogailua piztu (8); berogailuaren aurrean (4); berogailuaren inguruan (4); berogailuaren ondoan (9); berogailuaren ondora (3); berogailurik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus