Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaitzeko muntadurak behar dira, ehun miliun gradotaraino beroaraziz delako atomoak. Herria 2005-07-07
Orduan San Frantziskok segituan ura beroarazi zuen usain gozozko belar ugarirekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.
Ontzitara bat esne beroarazi zion, bezperako ogi zerra zenbait xigortu eta arteki xafla frijitu berriak amultsuki hedatu ogi zerren gainean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.
Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak, nola baitziren sos jokatzaileak, oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! Trebesa libro!". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.
30 bat lagunek ikusgarri bat eskaini digute, bazter guziak beroaraziz, esku zartekin eta atabalekin erritmoan sarraraziz. Herria 2004-05-20