Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beroaldi 1 iz norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. ant hotzaldi.

Lehen ere beti izan dira Lurraren hotzaldi eta beroaldiak.  Herria   2005-09-15

Beroaldia iragarri du Euskalmetek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Neguaren bihotzean ez zen ongi ikusia beroaldia eta hegoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Unibertsoaren hastapeneko beroaldian jaio eta berehalaxe itzaliak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Saguzar emeak ahalmena izaten du hazi hori gordetzeko eta hurrengo udaberrian geratzen da ernaldurik, beroaldiak intsektuak ugaritzen dituenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Beroaldiaren ondorioak bereziki larriak izan ziren Frantzian.  Berria - Harian   2005-06-18

2003an hamabost lagun zendu ziren Hego Euskal Herrian beroaldiaren ondorioz.  Berria - Harian   2005-06-18

-Barkadazu, laztana, beroaldi bat izan da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Alkatearen beroaldi baten ondorio baino ez da izan dekretua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Beroaldi hark sukar eldarniotsu baten eragina egin zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Egun pare bat utzi zuen pasatzen ekin aurretik, beroaldia baretu arte hain zuzen, kirtenkeriaren bat ez egiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Nire beroaldia hain zen handia, non jarleku bigun hartan bertan korritu bainintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!  Elizen arteko biblia   Sal 85,4

Poesia beroaldi bat da, eta narratiba txindurri baten lan luzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 31. orr.

1908ko apirilean, urrearen beroaldian, AEBetako Death Valleyko herrixka batean [...] gizon bat urkatu zuten telegrafo zutoinetik, lapurreta batean, hordi handi, beste gizon bat hil zuelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Burtsaren atzoko beroaldiak ere oinarrizko azalpen handirik ez dauka.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain 1100 urte-edo, Erdi Aroan, beroaldi ttiki bat izan genuen bezala, orain 400 urte inguru, izotz-aro ttiki bat izan genuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Kristautasunaren aurkako beroaldi handienean jakobinoen lehendakari aukeratu zuten Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Beroaldi sutsua noiznahi arrimatu ohi da, batez ere hegoaldiren bat sortzen bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Lantza beherantz, ekin zion aurreneko fraideari; eta halako beroaldi bizian ekin ere, fraideak nahita bere burua lurrera bota ez balu, nahi ezik beharko zuen lurrera erauzia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Andresen beroaldi humanitarioa gehiagora joango zatekeen, haren gogoan jokatzen zuten eraginengatik izan ez balitz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Kantika hau ez da beroaldi panteistak edo gaztaroko erromantizismoak eragina. esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat-bateko arrengurak, zenbait esperantza duda-mudazko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Halako beroaldi bat sentitu zuen bularretik gora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Udako beroaldiak harreman serioari egin zion bide, eta denboraz neskaren gurasoek ameto eman zioten herriko mutilari.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Legez salduta beroaldi polita ekarriko zioan nornahiren patrikari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Eztabaida asko izan genituen, eta elkarrekiko beroaldiren bat ere bai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Iraulka eta atzaparka, beroaldi antzeko batera iritsiko da emakumea, eta azkenean bera higuinarazi baino ez du egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Bat-bateko beroaldi sukartsu haiek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ura biziki garrantzitsua da beroaldi kasuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

· Hilekoa izaten nuen lau bat hilean behin, sexu beroaldi labur baten ondo-ondoan, dagokien izenez izenda ditzagun gauzak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beroaldiari aurre egiteko (10); udako beroaldiak (3); udako beroaldian (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus