Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berniz bat sustantzia egongaitza da definizioz: hain zuzen ere, bere karreraren puntu batera ezkero, solido bilakatu behar du. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Zeren "lehortzen" ez den berniz bat tiro egiten ez duen fusil bat bezala baita. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.
Berniz hura, esan zidan, gerra bitartean eta ostetxoan ekoiztua zen; kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
Kaoba egurra erraza da leuntzen eta, gainera, ondo hartzen ditu kolorea nahiz berniza. Berria - Gaiak 2004-05-21
Buztin gaineko berniza bezala dira bihotz txarrekoaren hitz goxoak. Elizen arteko biblia EsZ 26,23
Goiko ateei berniza ematen hasi naun. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.
Hauek zer daude, berniza emanda? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.
Ez baita gain-ezarketa bat, berniz bat alegia, ezpain-margoa den bezala, baizik eta tindu peto-peto bat, artileari eta kotoiari ematen zaien moduan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.
Zirkunstantzia batzuetan, zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.
Berniza eman behar diet Rastroan erositako bizpahiru laukiri. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.
Txirikordak egiten nizkion, berniza ipintzen nion azazkaletan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.
Monokulo bat zeraman ezkerreko begian, modaz pasatako idun altua [...] bernizezko zapatak, eta onddo kapela. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.
Plazako bernizen fabrikak su hartu zuen bonbardaketa batean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.
Kontatu zuen, bada, nola, Berniz Sintetikoen saileko arduraduna zelarik bertan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.
Kanpotiko berniz pixka bat erraza da ematen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 128. orr.
Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.
Aulki birakarian higitzen ari zen, zapatez mahaiaren berniz-geruzan egiten zituen urrakada finei so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.
Joseren altzariari lehen berniz-azala emateari ekin nion. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.
Oraindik berniz usaina zerien ate margotu berriei. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.
Lurrean utziak zituen azazkaletako berniz pote bat eta hwat'u jokoaren kutxa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.
Aintzira haren ertzean oraindik ere zintzo-zintzo irabiatzen da kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan, eta inork ez daki jadanik zergatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.
Garbi finkatu programak, komunikatu gizarteari edo jendarteari zer daukagun, zertarako balio duen, zein berniz, zein osagarri emango dizkion biharko euskal herritarrari bertso eskola batean trebatzeak. Berria - Harian 2005-12-18
Gizalegearen bernizaren azpian, krudelkeria azaleratzen da, fobia, lagun hurkoa akatu nahia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Hori berniz bat besterik ez dela uste dut nik, Caulfieldek bere benetako sentipenak ezkutatzeko erabiltzen duen tinta mantxa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.
Goxotasun eta ahalkearen berniza zartatzen hasia da; ez dut jada ezagutzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.
Gauzen aniztasuna, haien banakotasuna, itxura, berniza besterik ez zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Hemen ez dago ez bernizik, ez farfailarik. Berria - Kultura 2004-02-03
Albert Einsteinek berak oso gertutik ezagutzen zituen naziak; aski ondo zekien haien berniz distiratsuak barbaro aseezinena ezkutatzen zuela, eta ezin zitzaiela animalia haiei garaipen-itxaropen txikienik eskaini. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Hau dugu bakartasuna, hau presondegia, hau sistema guziz ohoratua eta berniz demokratiko batek zilegiztatua. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.
Hemen ez dago ez bernizik, ez farfailarik. Berria - Kultura 2004-02-03
berniza ematen (3)