Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azeitunak, bermuta, lau garagardo eta hik hartu nahi duana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
-Hiru bermut eta azeituna batzuk -agindu zion Raukinak handik gutxira azaldu zen zerbitzariari. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.
Bermuta hartzera noa treneko kafetegira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Gero, zerbitzaria etorri zen bermuta eta uxuala ekartzera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Agure kolore-gorri bat eztulka hasi da haserrearen haserreaz, neska bermuta zerbitzatzen ari zaion bitartean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.
Mirariz nago hemen zurekin, bermuta hartzen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 45. orr.
Nire irribarrerik ederrena zuzendu diot, eta zurrut batez amaitu dut vermuta. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 98. orr.
Harik eta zerbitzariak bermut doblea mahaian utzi zion artean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.
Bermut lehor bat zerbitzatu Pierre jaunari, Noilly Cinzano bat Léon jaunari. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.
Astegunetan nahiago izaten zuen bermut zuri sikua; jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.
Bermut berantiarrarekin ari den bikoteak ez du ezer esan nahi. Berria - Harian 2006-03-23
Geratzen zitzaion bermut tanta hustu zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.
Bermut botila bana besterik ez baitugu edan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 281. orr.
Ordurako bermut parea edanda ni, txolinduta nengoen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.