Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bermuda iz pl belaunetaraino heltzen den kirol galtzak.
Haiek bai zirela señoritoak, gure artera azaltzen ziren bakanetan aletak jantzita egiten zuten igeri, bermudak erabiltzen zituzten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.
Egunero sartzen da Microsofteko koba-zuloan bermudak jantzita, eta hantxe ematen du bizitza. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.
Arropari begiratzen dio: alboetan, bernaren parean sakelak dituzten likrazko bermuda horietako batzuez jantziko dugu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.