Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bermatze iz zerbait gertatuko edo gauzatuko delako segurtasuna ematea, bermea ematea.
Gazte guztien eskubide berdintasuna, parekidetasuna, etorkinen integrazioa eta, oro har, bazterturik dauden gazteen eskubideak bermatze bidean, edozein motatako diskriminazioa eragiten dituzten hizkuntzaren eguneroko erabilera baztertzaileak jendartetik ezabatu beharrekoak dira. Berria - Harian 2005-03-18
Irabaziko ez bagenu, galtze handi bat litzateke eremu publikoetan euskararen bermatze bidean. Berria - Euskal Herria 2004-02-08
Debaldetan eginak izan diren gastuak bestalde, elgarrekin eskuz-esku bermatze faltan. Herria 2005-05-12