Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.
Frantziako Estatuak ere parte hartuko du kapital handitzean, eta maileguen bermatzaile ere izango da. Berria - Ekonomia 2004-05-30
Nik pentsatzen dut emaztea biziaren punttan dela; bizi-emaile, eta bizidunen ere ernatzaile, baloreen bermatzaile... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 73. orr.
Europarlamentuak bakearen bermatzaile izan behar duela dio Aralarrek. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus. Elizen arteko biblia Heb 7,22
Prozesuaren jasotzaile eta bermatzaile edo fede-emaileak izango dira. Berria - Harian 2005-02-01
Onartezina da, inork, eta berdin du nork, bere burua pentsio sistemaren bermatzaile bakartzat jotzea. Berria - Ekonomia 2004-03-11
Disketxeek ez dute esaten dirua galtzea dela horren arrazoia, noski, baizik eta egileen sormena eta horien eskubideak babestu nahi dituztela; horiek horrela, kultur bermatzaile gisa agertzen dira horiek. Berria - Euskal Herria 2006-02-15