Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bermaleku iz bermatzeko lekua.
Neskatilaren ondotik, Txitxikovek berak ezarri zuen oina bermalekuan, eta, astun samarra zenez, eskuinalderantz makurrarazi zuen britxka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.
Txominek indarka jaitsarazi ziola kokotsaren bermaleku zeukan eskua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 40. orr.
Eskailerako esku-bermalekuan bermatu zuen apur bat besoa, bere zeregina hasi aurretik jada nekatuta balego bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.