Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Makati auzoko betoi eta berinazko 'building' inpresionagarri baten hamaseigarren estaian kokatzen ziren Frantziako errepublikako administrazioko bulegoak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 209. orr.
Haren edukia berinezko ontzira iraultzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Lan batean ari zela, ustegabetarik, berinazko lauza ttipi bat jo eta hautsi zuen, ehun pusketan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 165. orr.
Hortxe bi igel, berinazko kutxa batean sartuak. Berria - Kultura 2006-05-06
Berinazko trinketa estreinatu dute joanden astelehenean, Haizpean kiroldegian. Herria 2002-08-01
Arratsaldeko seiak berinazko iragarki batek 39 graduko eguraldia erakusten dit, baina oraindanik gorputza beroari egina zait. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.
Bi edariak paperezko basoetan atera zizkigutenez, nirea gibelat bidali eta berinezkoan zerbitzarazi nion kamareroari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Honek bultzatu du lehenbiziko "berina apainduen lehiaketa", gogotik ihardetsi du HERRIAren galdeei. Herria 2002-08-15
Zerbaiten mentura bada hain zuzen, hala nola berinaren industrian eta ere nuklearrean. Herria 2004-01-29
Berina lantzen duten 5 txekiar artistek beren obrak erakutsiko dituzte. Herria 2003-07-03
Kanpoan altzari hautsiak ikus zitezkeen, leihoei ez zitzaien berina bakar bat ere gelditzen, eta sartzean zegoen argiontzia ere ebatsia izan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Hirian gaindi, zernahi berina mila pusketan, teilatuak lehertuak, murruak arrailduak eta holako. Herria 2001-09-27
Turista haiek, beren auto bikainekin, berinak ongi zerratuak nahiz kanpoan bero egin, emeki-emeki karrika nagusian barna doazenak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 107. orr.
Noiztenka etxearen jabea aulkitik altxatzen zen eta, urduri, leihoko berinatik behatzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.
Berinatik begiratu zuen Dongek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 250. orr.
Autoko berina pixka bat beheititu nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.
Aurpegia leihoaz hurbiltzen zuen, sudurrak berina hunkitu arte. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 54. orr.
Ostatuko berinaz bestaldean ibilera kulunkaria zeukan alimaleko beltz bat iragan zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.
Pare bat segundoren buruan, berina ilunduak zituen 4x4 lodi bat etorri zen beren aitzinean gelditzera. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 161. orr.
Bere aldeko berinan jo zuen norbaitek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 162. orr.
· Berinaz inguratua den zilarrezko kutxa batean daukate gorputza. Herria 2005-03-17
· Eskaileretan gora igo zen, nagusia eta bi sekretariak plastikozko berinaren atzetik beha zeuzkala. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.
Zenbaitetan trena hartzen dut Parisera ene adiskideen bisitatzeko eta hango katedraleko berina-leiho koloretsuetarik ekia nola su jaikitzen den begimentzeko. denbora berean bi berina leiho pollitak egin eta ezarri zituen ber horrek bi sahets murruetan aldarearen parean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 128. orr.
autoko berina (3); berina apainduen (3); berina apainduen lehiaketa (3); berina leiho (3); berinak hautsi (3)