Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bergizarteratze iz berriro gizarteratzea.
Beldurrez egon zen bolada batean, bergizarteratze planaren bati ez ote zion helduko. «Bizia lo», 2003 - 113. orr.
Euskadiko elkarbizitzaren normalizazioa errazteko, beharrezkoa da bortxakeriaren erabilpena baztertzen dutenentzat bergizarteratze neurriak sakontzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 133. orr.
Demokrazia demokrazia izango bada, bergizarteratze bidea behar luke kartzelak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 143. orr.
ETA-pmaren zatiketa eta bergizarteratze prozesu nahaspilatsuan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 171. orr.