Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bergantin iz bi edo hiru mastako itsasontzia, bela koadroak zituena. ik brigantin.
Bi izokin eta lau basurde ageri dira bertan, eta hiru mastako bergantin bat ere bai. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.
Baionesek oroit dute goiz batean Enperadoreak oinez iragan zituela itsas ibilbideak, Aturriren itsasadarreraino eraman behar zuen bergantinean ontziratzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.
Enperadorea urrats bizian heldu zenez bergantinaren txalupara, [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.
Argi horrexek adierazten zuen non zegoen Jolly Roger bergantina, uretan sartu-sartuta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.